Egun motela

Hunkituta jaiki naiz gaur. Agian atzoko txistorra eta zerbezek badute zeresana. Baita lagunekin trukatu hitz, besarkada eta barreek. Sentimendu horretan gustura, gehiago murgildu asmoz, apaleko poema liburu batera jo dut aspaldi irakurria nuen olerki baten bila:

Si la nota dijese:/una nota no hace melodía,/no habría sinfonía./Si la palabra dijese:/una palabra no puede hacer una página,/ no habría libro./ Si el grano de trigo dijese:/ un grano de trigo no puede sembrar/un campo, no habría cosecha./ Si la persona dijese:/un gesto de amor no puede salvar/a la humanidad,/ nunca habría justicia, ni paz, ni dignidad,/ni felicidad, sobre la tierra.

Eta umeen harropa tolesten nuen bitartean Benitoren Hitaz Oroit entzun dut; ordenagailua piztu eta idaztera eraman nauen azken bulkada:

Ama nola zure belaunetan nindadukazun denboran/utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan;/ene bihotzak zer senti duen nahi baiderautzut erran,/zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan.

Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun,/eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun;/biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun,/berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun.

Adierazi zerautanean odolak bere mintzoa,/ berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa;/ bai ta zure bularretik hartu esne on haren gozoa,/orduz geroztik zure naukan ene izaite osoa.

Batzuetan malenkonia heldu eta atseginez hartzen da. Gaurkoa halakoxea dator, egun lanbrotsu makenkoniaz betea. Egun motela.

Advertisements

One thought on “Egun motela

  1. xomorrito 10:21 am abendua 22, 2011 Reply

    Hukituta eta hunkitzaile jeiki zara Unai! Benetan ederra idatzi duzuna. Ez dakit eguraldia den edo zer, baina egun motel hori Goierri ingurura ere iritsia da. Bejondeizula Unai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: