Itzultzaileen hizkuntza

Es que horrela hitz egiten dugu porque sin darnos cuenta euskaraz ari garelako uste osoan se nos escapan gaztelaniazko esaldi mordoxka. Geroz eta orokortuago dagoen fenomenoa da, eta niri ere konturatu gabe, hitz egitean, ez idatziz, me vienen un monton de esaldis ez dakizkidanak modu xamur, gracioso eta interesgarrian euskaraz esaten. Hemen dugu jada el guiñol del euskara: euskañola. Eta abdirudi gelditzeko etorri dela. Spanglish-az barre egiten genuenok negarrez ari gara eskañolarekin.

Malkotan gaude gure hizkuntza asko maite dugulako. Legeak egin ditugu, berau babesteko, gehiegi ere, kaletik museo bateko caja fuerte batean gordetzeraino. Kalearekin eta munduarekin kontakturik gabe bat-batekotasuna galduz doa hizkuntza.

Idatziz berdin. Testu guztiak, artikulu eta argitalpenak, guztiek bi hizkuntzatan joan behar dute. Eta ongi dago. Baina errazago egiten dugulako, edo hala egitera ohituak gaudelako, edo auskalo zergatik, gaztelaniaz idazten dugu. Kasu onenean itzultzaileari uzten diogu guk gaztelaniaz erabilitako espresio eta hitzak euskarara ekartzeko lana. Idaztea sortzea eta hitzekin jolastea da, gozatzea. Lan nekeza itzultzea.

Sor, jolas et goza dezagun euskaraz eta itzultzaileak izan daitezela testua gaztelaniara ekartzeko lana hartuko dutenak. Bizikletaz ibiltzen ikasten da, igerian igerilekura botatzen, eta euskaraz idazten testuak euskaraz sortzen. Euskara geure hizkuntza izatea nahi dugu ala soilik itzultzaileena?

Advertisements

Tagged:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: