Zer ba greba?

Jendeak galdetzen dit zergatik eta zertarako egingo dugun greba.  Hau da nire erantzuna:

Finantzen esklabu izan nahi ez dugulako
zorren ordainketen aurretik pertsonen beharrak daudelako
zergak guk bakarrik ordaintzen ditugulako
iruzurra baimentzen dutelako.
Finantzak gauza garrantzitsuegia dira
kapitalisten esku uzteko.

Mundu hau gure eskuek landu dutelako
merezi duen bizia eraiki nahi dugulako
egiteko hainbeste lan egonda langabezia dagoelako
denbora lapurtzen digutelako
igande eta jai egunak gureak direlako
pertsonak salgai ez gaudelako.
Lana gauza garrantzitsuegia da
kapitalisten esku uzteko.

Planeta bakarrarekin nahikoa dugulako
gutxiagorekin hobe bizi daitekeelako
gehienek gehiago behar dutelako
pobreziak boluntarioa behar duelako
Lehengaiak, baliabideak eta aberastasuna garrantzitsuegiak dira
kapitalisten esku uzteko.

Hegoaldeari sobera lapurtu diogulako
elikagai behar adina egonda gosea dagoelako
gurera datozenak aberasten gaituztelako
eskubideak eta betebeharrak guztionak direlako.

Bizia sortu eta zaindu egin behar delako
besteen sufrimenduak min egiten digulako
elkarren beharra dugulako
gizonak emetu behar garelako.

Langabetuei elkartasuna helarazteko
etxetik bota dituztenak aterpetzeko
beldurrez daudenak adoretzeko
borrokan dabiltzanei arnas emateko.

Gehiago garelako, gure esku dagoelako
nahi dugulako, ahal dugulako, irabaziko dugulako
borroka honek bizia zentzuz betetzen duelako

Lankidetza sarea ehuntzeko bidaiaren hurrengo geltokietan elkartuko gara:
i22 manifestazioak hiriburuetan
i26 greba orokorra

Hauek dira nire arrazoiak. Zeintzuk dira zureak? #zebagreba?

Advertisements

Tagged: ,

2 thoughts on “Zer ba greba?

  1. xomorrito 8:58 pm Iraila 18, 2012 Reply

    Befehl der Propaganda und Verbreitung-en Goierriko fakzioak zure hitz hauek Goierri inguruko lantoki batera eramango ditu bihar. Andreas eta Gudrun-en hitzak izan ziren lehenak eta orain zureak. Poesia lantokietara!!!

    • unaionederra 6:06 am Iraila 19, 2012 Reply

      Halaxe behar du! Bihotzetara iristeko poesia besterik ez dago, eta zure begirada

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: