Greziatik Euskal Herrira Sofiatik pasata

Sarekide maiteak, nodo bat urrun xamar dabilkizue Greziara gerturatuta. Mendebaldeko Sofiazaletasuna sortu zen lekura abiatu ordez Sofiara bertara joanda.

Zuek sarean eta kalean zabiltzate momentu honetan, eskualdetako manifestazioetan. Egun luze hau amaitzen, nekatuta eta hunkituta, bihotza ukituta, indarberrituta. Hala espero dut behintzat!

Bart afarian Katalan bat etorri zitzaidan esanez Katalunian hauteskundeak aurreratuko dituztela. Giroa pilpìlean. Mas mobilizazio sozialaz baliatu nahian. Kontuz Masekin, bere lagunen mesederako jokaldia prestatzen ari baitaiteke (bera izan zan estatutuari eskuila gogor eta gogoz pasatu ziona). Edozelan Katalunian gauzak mugitzen eta oso interesgarri.

Gaur goizean Italiar batek galdetu dit ea Madrileko istiluak ikusi nituen. Madrilen ere M15ekoen ekintza berritzailea, kaleetan manifestazioetan paseatzeatzetik haratago doana. Interesgarria ere egoera Madrilen.

Eta gaur ez dit inork aipatu Greziako greba. Ezta Euskal Herrikoa ere. Hemezortzigarrena omen da Grezian, bosgarrena Euskal Herrian. Hemendik, sareari esker eta nodo bakoitzaren mezu eta irudiei esker herri bat martxan somatu dut. Jendea nonahi, gogotsu, amorratuta boteredunen zaintzaileen gogorkeriarekin, baina indarrez beteak borroka honetan jende asko elkarrekin arituta. Pilak kargatuta.

Ez da azkena izango hau bide luzea da Greziarrek erakusten diguten bezala. Baina greban eta mobilizazioetan gabiltzanok badakigu greben garrantziaz. Bai borroka honek zentzua duela konturatzeko, geroz eta gehiago garela jabetzeko, eta baita ere irabazteko aukera gure esku degoela konturatzeko. Grebara animatzen ez diranentzat, ordea, egun honek balio du gertatzen ari denaz hausnartzeko, gutxienez kontrapuntu bat izateko, egunerokotasunean murgilduta diskurtso bakarrak irentsita bizi diren horientzat iratzargailu bat izan daiteke noizbait halako greba eta mobilizazio egun indartsua.

Beti esan ohi dut Afrikara begiratu behar dugula ikasteko. Hor sortu ginen gizakiok. Handik gatoz, eta akaso hara itzuliko gara. Han gu baino prestatuagoak daude datorrenerako, biziraupenerako.

Greziara ere begiratu behar dugu. Handik dator Mendebaldeko jakinduria. Handik etorriko da Europan sartuta gauden sorgin gurpilaren irteera. 18 greba egun. Syriza bezalako egiazko alternatiba. Azken hauteskundeak ez zituen irabazi baina hurrengoak bai. Eta orduan zorrak ordaintzeari uko egingo dio zor auditoria bat martxan jartzen duen bitartean. Horra abiapuntua. Baina horretara iristeko gaur bezalako egun asko beharko ditugu, eta estrategia adostu bat.

Gaur behintzat, egun amaieran sofan edo ohean leher eginda etzatean, goza ezazue egindakoaz eta bizitakoaz, nire partez mesedez.

Eutsi goiari eta gora grebaorokorra!

 

 

Advertisements

Tagged:

2 thoughts on “Greziatik Euskal Herrira Sofiatik pasata

  1. xomorrito 9:20 pm Iraila 26, 2012 Reply

    Gabon deizula Oñederra jauna.
    Ikusten dek oraindik bazegokela inguru hauetan jendea hire bloga irakurtzen denbora alperrik gastatzen duena…
    Nekea izango dek, leher eginda negok, eguneko tensioa, bezperako urduritasuna, greba egunaren arrakasta, jasotako bizipenak, lan ona egin diagularen sentsazioa… batu hitzek hoiek danak eta horrelako beste asko, eta koktel horri batuiok hire idatzitxo hau irakurtzen jarri neokela sofan eserita egunean lehen aldiz isiltasuna sentitu ahal izan dudan unean.
    Ba hori dena batu eta lortzen dekena emozioa dek, hunkitzea. Oilo ipurdia jartzea. Eta Otegitarrok oso gauza xelebreak esan ohi dizkiagu xenxible jartzen geranean.
    Zuzenean esango diat: hire hutsunea nabaritu diat. Ez ginutzean segundu batzuz baino gehiago egongo elkarrekin; bi esaldi edo komentario azkar besterik ezin izango geniokean esan elkarri. Baina halere hire hutsunea sentitu diat. Hire txio eta bertxioak ikusi dizkiat eta hor imaginatu haut Sofiako bazterren batetan murgilkorra hartu eta jo-ta-fuego albiste bila. Gero ikusi diat Sofiaren bila bere sorterrira joanda hintzeala. Sofia eta Demokraziaren sorterrira.
    Ta ze nahi dek esatea. Hemen ez egotekotan non hobe? Gure herriaren gaurko erakustaldia mundura zabaltzeko nor hi baino hobe? Herri bizi bat garela erakusteko egun aproposagorik ba ote? Bizi errainu hoiek herrien boterearen sorterrira eramateko nor hi baino hobe?
    Badakik. Kratos-a gehiegitxotan ari da gure kontra egiten. Demos-a gehiegitan izaten ari da zanpatua. Baina gaur Euskal Demos-ak demos-trazioa egin dik eta Kratos-aren jabe nor den erakutsi du.
    Eta hik hoiek danak Greziara eraman dituk.
    Efharisto Unai. Gaurkoagatik eta gaurkoaren aurreagokoegatik. Nik faltan bota haut, baina gaur Donostiko Bulebarra Sintagma plazan zagoan. Hire ondoan.
    Zaindu eta bidai on!

    • unaionederra 6:04 am Iraila 27, 2012 Reply

      Aupa Xomorrito! Nik inbidia izan zen pasa nuena eta nolabait ekarpenen bat egin. Adorea, miresmena helarazi. Kanpoan gaudenean beti sentiberago jartzen gara eta gauzak distantziatik batzutan hobe ikusten dira, desberdin gutxienez. Mila esker ta segi ongi!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: