Hauteskundeak: hegemonia hautestontzietan ala kalean?

Hemen inozo baten hausnarketa hauteskundeak pasata, EHB-k PNV-k baina bozka gehiago jasoko zituela uste bainuen.

Irabazteko leiha PNV eta EHB-ren artean egonda, abertzaleek inoizko emaitzarik hoberenak izango zituztela uste nuen, bozkak bi alderdi/koalizio artean polarizatuko zirelakoan; EHB-k ez irabazteko PSE eta PPko zenbaitek  PNV bozkatuko zutela uste nuen. Hori buruan izanda abertzaleek azken 35 urteetan izandako emaitza hoberenak bilatu nituen larunbatean bero-bero. Emaitza hauek 1986an eman ziren: Eusko Legebiltzarra 1986

Batuketak gaizki egiten ez baditut, gutxi gora-behera 776.000 bozka izan genituen abertzaleok, 348.000 PSE-AP-CDS-k. EAJ-HB-EA-EE= 51 eserleku.

Beste datu konparagarri batzuk bilatzearren, ilegalizazioak direla eta, Lizarra Garaziko hauteskundeetan jarri nuen arreta; EH-ren garaian, ETA su etenean zela, PNV eta EH+EAren emaitzak alderatzeko: Eusko Legebiltzarra 1998

Berriro ere oker ez banaiz: PNV-k 350.000, EH+EA-k 332.000 (683.000)

Eta igandeko datuak hemen: PNV 383.000, EHB 276.000 (659.000) PSE-PP-UPD 362.000. PNV-EHB=48 eserleku.

Beraz, datuek ez dituzte nik esperotakoak bete, ez dira historikoak: 1986an abertzaleek bozka eta eserleku gehiago izan zituzten eta ez abertzaleek gutxiago. PNV-k Lizarrako garaian baina bozka gehiago eskuratu ditu eta EH+EAk gutxiago. Nik behintzat emaitza hobeak espero nituen, eta aldarte horrekin hasi nintzen Gara irakurtzen atzo.

Eta egia esan behar badut, asaldatu egin nintzen. “Historica mayoria”, “nunca hasta ahora ha habido una mayoría abertzale tan rotunda, con los 48 escaños que suman PNV y EHB” eta editorialera iristean “el horizonte para la independencia del país se acerca a la velocidad de la luz”.

Ulertzen dut eman nahi zaion tonua eta zergatik egiten den, baina mundu hau, gizarte hau, sistema hau aldatu nahi badugu, eta halaxe dela suposatzen dut, errealitatetik abiatu behar dugu. Ezin dugu jendea engainatu espektatiba faltsuekin.

Apustu bat egin da, PNVri hegemonia abertzalea kendu nahi zitzaion hauteskundeetan, eta ez da lortu. Eta hau da hauteskundeen errealitatea, instituzioetako lanak ematen duena, jendeak bozkatzerakoan aukeratzen duena.

Baina badu bere alde ona. Hauteskundeen logikak dituen mugaz ohartarazten gaitu. Hauteskunde hegemoniatik ezin dira gauzak aldatu kaleko hegemoniarik gabe. Kalean eta mobilizazioetan jendea gehitzen joan behar da, hori da landu beharrekoa. Krisiak aurrera darrai, murrizketa gehiago ezarriko dizkigute, eraso neoliberalarekin jarraituko dute, amildegirantz bideratuko gaituzte eta geroz eta jende gehiago aterako da kalera. Aliantzak kalean bilatu behar dira, sindikatu eta mugimendu sozialetan, hauteskunde ikuspegitik haratago.

Hauteskunde hegemonia kaleko hegemoniatik etorriko da eta ez alderantziz, nahikoa da esanez eta neurri zehatzak eskainita, Syrizak egin duen bezala: guk zorra ez dugu ordainduko eta zor ikuskaritza abian jarriko dugu.

Advertisements

Tagged:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: