Gizarte eraldaketa jende normalarekin egiten da

Marxen eskuinean eseririk
urrezko aura zerutiarretik
pontifikatzen duten iraultzaileei

Lehenengo norberak bere burua eraldatu behar du, baina ez da nahikoa. Gizartea ere eraldatu behar da. Marxek esana: filosofoek orain arte mundua interpretatu besterik ez dute egin, kontua berau eraldatzea da. Baina jakina, bigarrena egiteko lehena ganoraz egin behar. Eraldaketak errealitatetik abiatu behar du, ez desiotik; bestela, kolpea latza da hartuko duguna. Eta errealitatea ongi interpretatzeko  gakoa jendearekin egotea da, iraultza jendeak egiten baitu, jende normalak. Jende normala da mundu hau eraldatuko duena.

Goizean, jaiki, eguna pasa, jan, edan eta komunera joaten den jendea, baratzan denbora pasa ordez Bar Achan pasatzen duena, zentro komertzialetan gustura baino gusturago ibiltzen dena.

50 metro koadroko pisuan zinemako pantaila duen jendea, Marx entzunda “Una noche en la opera” imajinatzen duena, alienazioa irakurri eta futbol ekipo bat ikusten duena, “me apolle en el carro y se aboyo” idazten dutenak.

Zure komuna, portala, bulegoa garbitzen duena, zure aita/ama, aitona/amona zaintzen dituena, zure etxea eraki duena, jaten eta janzten duzuna saltzen dizuna, Iberdrolara deitzean telefonoa hartzen dizuna.

Bai, jende hau da iraultza egingo duena, bizitzeko bere lan indarra saltzera kondenatua dagoena. Langile klasea. Superestruktura, plusbalia, materialismo dialektikoa baino, zer jan, zer jantzi, eta hilabete amaierara nola iritsi bezalako kezkak dituena. Horiekin egin behar da bidea, esplotazioa iritsiko delako  beldur guztiak uxatuko dituen mailara, saiatzearekin zer galdu egongo ez den mailara.

ELAk izango ditu gauza txar asko, nik ikusten ez ditudanak, baina badu gauza bat oso ona: egunero milaka langilekin harremanetan dago, ahalduntze prozesu etengabe batean. Zangoak barruraino sartuak errealitatean. Langileon mina, ezina, sumina, indar antolatu bilakatzen. Enpresaz enpresa. Handi, txiki, ertain. Saiatzen.

Abentura zirraragarri honetan murgildu nahi? Hemen duzu bidai-txartela…

Advertisements

Tagged: , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: