Donostiako udala, gabonetako paga eta fedea

Jende askok sindikatuak ez ditu gogoko. Langile publikoek diru asko irabazten dutela pentsatzen dute eta, garai hauetan, langile hauek gabonetako paga gabe gelditzea normaltzat hartzen dute. Bildun badago halako jendea, gutxiengoa espero dut, normala da beraz jende horrek galdetzea “zer dabil ELA Donostiako udalean protestaka?” Testu hau ez da hauentzat.

Badago jendea, ordea, sindikatua langileen instrumentu garrantzitsutzat duena. Badakiena langileak kolektiboki antolatzen ez badira nagusien menera daudela, eta behar hutsagatik boterearen esanetara makurtzea besterik ez dutela. Jende honek badaki egun dauzkagun lan baldintzak ez dizkigula inork oparitu, gure aurrekoek egindako borrokak lortuak direla baizik. Egun, neoliberalismoak eragindako indibidualismo kontsumistaren garaiotan, indar kolektibo hori ahul egonda ere, zenbait enpresatan ematen diren borroka eredugarriak hunkitzen ditu. Zenbait lekutan hilabeteetako langile borrokek herri guztiaren sostengu sentitua jasotzera heldu dira. Boterearen erasoari duintasunez aurre egiteak ukitu egiten gaitu.

Barcinak gabonetako paga kendu eta gainera ziria sartu nahi izan zigunean aurre egin zitzaion, logikoa denez. Ez zen ezer arrarorik gertatu. Kontua, ordea, ozpindu egin da Barcinak egindakoa Donostiako udalak egin duenean.

Donostiako udalak gabonetako paga ez ordaintzea erabakitzen duenean, langileek bi aukera dituzte: ixilik geldtitu eta erabakia irentsi, edo erabakiaren kontra protesta egin. Erabaki hauei aurre egitea ez da erraza. Gatazkan ibiltzea ez zaio inori gustatzen, eta askotan bakean jarraitzearen truke gure kontrako erabakiak onartzen ditugu, gero jarrera hori razionalki justifikatuko duen arrazoibide aratza eraikitzen dugun bitartean. Leku bakoitzeko langileen antolakuntza eta adorearen arabera erantzunak sendoagoak edo apalagoak izan ohi dira. Eraso berdin bati ez zaio inoiz leku guztietan berdin erantzuten.

Donostiako kasuan Barcinaren erabaki bera hartu duena Bildu izan da. Erabaki honen aurrean LABek  erabaki du ez protesta egitea. Gobernuarekin ulerkor azaldu da. Nik uste jarrera honen atzean dagoena dela Bilduren kontrako protestek koalizioa ahuldu dezakeenaren beldurra. Hortaz, Bildu ez ahultzearren langileek onartzen dute gabonetako paga gabe gelditzea. Langileek eskubide bat galtzen dute oraingo sakrifizioak etorkizunean fruituak emango dituelakoan. Hori aukera bat da, baina fedea eskatzen du. Orain eskubide batzuk defendatzeari uko egin etorkizunean gauzak hobe joango direlakoan.

ELAk berriz, ez du aukera hori egin. ELA erabakiaren kontra dago eta protesta egiten du. Berdin zaio nor izan den erabakia hartu duena. Izan Barcina, edo izan Bildu. Boterean dagoenari beti izango zaio errazagoa langileen kontra joatea kapitalaren kontra baino. Horregatik langileek indarrez behartu behar dute gobernua hartzen dituen erabakiek langileak kaltetu ordez kapitala kalte dezaten. Indar hori gabe, erabaki hauei aurre egin gabe, etorkizunean Bilduk egingo dituen politikak egungoak baina hobeak izango direla ez du ezerk ziurtatzen.

ELAren protestek eta kritikek, kaleko mobilizazio sozial exigente batek, langileen intereserako Bildu hobe bat egingo du etorkizunean. Bilduren erabaki guztiak txalotu eta onartzen dituen langile klase esaneko batek, ordea,  Bildu indar eraldatzaile potentziala izatetik urrundu egingo du, hori baita boterea hartzen dutenen bide naturala. Bildu salbuespena izan daiteke, baina hori sinisteko fedea behar da.

Advertisements

4 thoughts on “Donostiako udala, gabonetako paga eta fedea

  1. ibon 7:10 pm otsaila 2, 2016 Reply

    Kaixo Unai,
    Egunotan donostiako udal gobernuak bilduk bere garaian onartutako gain sari lineal bat utzi du bertan behera. Ordain sari hura murrizketak arintzera zetorren baina, garrantzitsuena:igoera lineala zen. Urtetan, hamarkadetan esango nuke, inon ezarri ez den soldata igoeta, denei kopuru berbera igotzea alegia, izan goi mailako teknikari, izan bedel. ELAk bonboa atera zuen bilduren aurka eta neurri hau ere ez nahikotzat jo zuen, konsolidablea ez zelako. Alde kualitatiboari erreparatu gabe.
    Eta udal egoitzara sartu zen ELA bonbo, txistu eta guzti, bere independentzia sindikala ikur.
    Ba pnvk kendu egin du eta Viles zinegotziak “el ayuntamiento se estaba proletarizando”esan zuen hitzez hitz, igoeta lineal haren karira.
    Benetan uste duzu gobernu hark halako presioa merezi zuela, oraingoaren kontra oraingoz deus egin ez dutenen Aldetik?
    Zure post honetaz akordatu naiz egunotan udalean ikusten ari garena ikusita, eta uste dut baduzuela zer aldatua hor, zeren independentza sindikala oso gauza polita da baina udalean ELA ez da zintzo ari. Euskotrenen ere beste horrenbeste, eta pena da, gaur goizeko 6,30etako autobusean bulegoak garbitzera zhoan emakumea ikusi dut ELAren izen-emate orria eskuan (errepasatzen, agiri ofiziala bete behar duen langile soilaren kezkaz), eta berriz ere bi aurpegi ikusi dizkiot ELAri. Independentzia ere balitzake etxeko trapu zaharrak ezkutatu beharrean publikoki garbitzea, enegarren aparatu bizioa ez errepikatzeko. Ea hala den.

  2. unaionederra 12:24 pm otsaila 8, 2016 Reply

    Aupa Ibon! Erantzutea ahaztu zitzaidan. Telefonoz irakurri nuen, eta ordenagailuz erantzun behar nuenez, pasatzen utzi, eta gaur akordau naiz berriro 😉
    Pozten naiz, nitaz akordatu izanaz, nahiz eta gauza txar bategatik izan. Jakina, gauza batzuk ongi egiten ditugu, beste batzuk gaizki. Gaizki egiten ditugun batzuk konpontzen saiatzen gara. Batzuetan lortzen dugu, beste batzuetan ez. Eta saiatze horretan darraigu, aurrera, atzera, geldi… mugimendu etengabean.

    • Charlie hebdo 2:52 pm otsaila 8, 2016 Reply

      …eta horregatik idazten dizut, eta baita zuzenean esan ere, zintzo et zuzen: Kriston sindikatua eta kristoren gabeziak dituena, tokian toki. Inori bide esturik ezarri gabe, baina ea irizpideek egoera orokorraren larriari erantzuten dioten. Atzera goaz larri,eredua iraultzen ari da eta ezkara (denok) maila maten ari. Hormatzarra behar dugu. Segi zintzo!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: