Irabazten ari denaren harropuzkeria: “ongi egina”

Ez dakit irakurri duzun Garak gaur ekarri duen berria. Hemen daukazu nahi izanez gero: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130208/386868/es/Angulas-bolsillo-publico-para-celebrar-credito-incineradora

Albistea Amstrong txirrindulariaren aitorpenaren antzekoa da: guztiok nolabait bagenekiena baieztatzen du. Horrek ez dio kontuari larritasunik kentzen, jakina. Baina neoliberalismoaren nagusigoak ematen duen harropuzkeriaz eliteek lotsik gabe hitz egiten dute. Katamalorik ez dute behar jada.

Begira bestela Markel Olanok berri honen inguruan twitterren esan duena:

“BEIren finantzaketa klabea izan da Gipuzkoan. BEIko arduradunak ekarri ta bazkaltzera eraman genituela jatetxe on batera? Ongi egina.”

Hau irakurrita pentsatzen duzu: alderantziz izan beharko luke eta! Bankuek ordaindu beharko ligukete guri otordua!

Zertaz bizi dira bankuak? Maileguak emateaz. Kotxe saltzaile batek bezero bat, anguletara gonbidatzea  kotxea erosi duelako, tira, ulergarria izan daiteke; xerra erosteagatik patata kiloa opari. Baina Kotxea erosi duenak saltzailea gonbidatzea… arraro xamarra egiten da, ezta? Baina bada hori ulertzeko modu bat:  erosleak berea ez den diruarekin ordaindu ditu angulak. Besteen diruarekin dena merke!

Horixe da gure kasua: angula guk ordaindu dizkiogu BEI eta konpainiari.

Ezjakina izan ni, ordea, eta BEI hori zer den jakiteko interneten begiratu dut: Banco Europeo de Inversiones. Propiedad de los 27 países de la UE. Trabaja sin animo de lucro (detaile polita). Pide prestado dinero en los mercados de capital (Banku pribatuentzat negozioa), y se presta en condiciones favorables a proyectos acordes con los objetivos políticos de la UE (Europako elitearen intereserako proiektuak).

BEI honek dirua Banku Pribatuei hartzen die maileguan auskalo zer interesetan, eta gero, adibidez, Gipuzkoako Aldundiari mailegatzen dio interes baxuagoetara. Kate honetan nork irabazten du?

Gipuzkoako Aldundiak txintxo-txintxo ordainduko dio BEIri, zorra eta interesa. Hau da, guk, langileok, gure poltsikotik ordainduko dugu (zergak guk bakarrik ordaintzen baititugu). Baina BEI ez da aberastuko horrekin.

BEIk suposatzen dut txintxo-txintxo ordainduko diela Banku Pribatuei zorra gehi interesak. Kasu honetan Banku Pribatuak bai aberasten dira. Baina,  zor eta interes horiek ordaintzeko nondik ateratzen du dirua BEIk? Hanka sartzeko arrisku handiegirik gabe esango nuke diru hori Europako langileok ordaintzen dugula.

Kate honetan behin eta birritan gure poltsikoko diruarekin ordaintzen dugu. Eta nora doa gure diru hori? Banku Pribatuen mozkinetara, eta Goikoei interesatzen zaizkien azpiegituretara. Gauza ezin hobeto antolatua dago.

Baina hori ez da guztia. Jokaldi bikaina borobiltzeko otordu fin eta dotore bat, hau ere, gure kontura! Ez al dira gure muturretan barrez ari? Txanpain kopekin topa egitean ez al ziren gutaz trufatzen ibiliko? Nik hala irudikatzen ditut.

Ongi egina, ezin hobe goiko klasearen ikuspegitik. Warren Buffetek esan zuen: “klase borroka badago, eta gu ari gara irabazten”. Bai horixe, Olano jauna, ongi egina.

Advertisements

Tagged: , , , ,

2 thoughts on “Irabazten ari denaren harropuzkeria: “ongi egina”

  1. Lander Zabaleta 6:21 pm otsaila 8, 2013 Reply

    igual agertuko da irudia?

    BEIren finantzaketa klabea izan da Gipuzkoan. BEIko arduradunak ekarri ta bazkaltzera eraman genituela jatetxe on batera? Ongi egina.— Markel Olano (@markelolano) 8 de febrero de 2013

  2. […] Irabazten ari denaren harropuzkeria: “ongi egina” […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: