Zertan dabil ELA?

Euskal Herria berezia bada ez da RH negatiboarengatik, ezta euskaldunak berez bereziak izateagatik, ezta abertzale izateagatik ere. Herri hau berezia bada mugimendu bereziak sortzen jakin edo asmatu dugulako izan da. Errealitate berriak eraikitzeko erabakimena, ausardia izan dugu eta horrek egin gaitu garena, horrek egingo gaitu izango garena.

Gehienak aipatu gabe utziko ditudala jakinda, eta aurrez barkamena eskatuta, burura datorkit mugimendu kooperatiboa; burura datorkit ikastolen mugimendua, Ezker Abertzalea, Euskaldunon Egunkaria-Berria, Bertsozaleen elkartea, Korrika bezalako mobilizazio paregabea antolatzen duen AEK… Adibide soilak herri hau badabilela adierazten dutenak, berezi egiten gaituztenak.

Baina bada mugimendu bat, askotan garrantzirik ematen ez diogun arren, Europan salbuespena dena: Euskal Herriko langile mugimendua. Zehazkiago esateko: ELA sindikatua.

Gustatu edo ez, ELA sindikatu berezia da mundu mailan hurrengo arrazoiengatik:

–         Gehiengoa duen estaturik gabeko nazio bateko sindikatu bakarra da munduan (Quebec-eko CSN-rekin batera).

–         Erosotasunean erori ordez eraberritzeko gaitasuna izan du, gaztetuz, feminizatuz eta prekarizatuz.

–         Hego Euskal Herrian ematen diren enpresetako gatazka guztiak lideratzen ditu. Langileen interesak defendatzeko greba eta borrokei iraupena emateko gaitasuna du, daukan antolakuntza ereduari eta greba kutxari esker. Besteak beste Europako grebarik luzeena egin du: ia hiru urtekoa Ariznavarra zahar etxean.

–         Lau sindikatuen arteko lehian %35eko ordezkaritza izanda ere, ez da diru laguntzen menpe bizi. Afiliatuak dira sindikatua sostengatzen dutenak kuota garesti bat ordainduz, merezi dielako, hau da, beren interesak defendatzeko erreminta eraginkorra dela sinisten dutelako (kuotek diru sarreren %90 suposatzen dute).

–         Duen afiliatu kopurua egiaztatzeko ikuskaritza publikoa egiten du lau urtean behin, ustelkeria eta gezurkeria garaiotan gardentasuna eredugarria erakutsiz.

–         Bere eremuan gehiengoa izanda elkarrizketa sozialari uko egin dion sindikatu historiko bakarra da munduan. 80. hamarkadan berak sortutako elkarrizketa sozialeko mahaiak utzi ditu neoliberalismoaren eraginez langileentzat etekinik ematen ez zuten momentuan, beraietan parte hartzeagatik jasotzen zituen diru laguntzei uko eginez.

–         Bere lana enpresetan langileak antolatzean zentratu du uko eginez Europan sindikatu nagusiei sistemak bake sozialaren truke eman dizkien negozioei: etxebizitza promozioa, pentsio sistema kudeaketa, enplegu zerbitzua, bidaia agentzia, bankua…

–         Nortasun politiko osoa du. Hau da, langile klasearen ikuspegitik egiten du errealitatearen irakurketa osoa, enpresaz kanpo langileak ere langile garelako. Langileen bizi baldintzetan eragina duen errealitate ororekiko iritzi eta ikuspegi propioa du: gizarte eredua (zerbitzu publikoak, zerga politika, gizarte babesa, azpiegiturak), giza eskubideak, demokrazia, burujabetza… Alderdi politikoekiko independentea da. Autonomia politiko honek aliantzak egiteko balio du.

–         Berebiziko garrantzia ematen dio langileak antolatzeari eta beren borrokei norabide bat emateari. Langileekin borroka pedagogia egiten du pentsamendu bakarretik kanpo, trebakuntza ideologiko, egoera azterketa eta asanbladen bidez.

–         Alderdi politikoek beren dinamika propioa dutela sinetsita, beraiekiko autonomoa izango den kontraboterea antolatzen saiatzen ari da beste sindikatu eta gizarte eragileekin, instituzioetatik aldaketa nahi duten alderdientzat akuilu eta koltxoi lana egiteko.

Berezitasun hau ez diot nik aitortzen mundu mailako sindikatuen ikerlariek baizik (Adelheid Hege eta Christian Dufour).

Langileon ikuspegitik, ezker ikuspegitik, garrantzitsua al da Euskal Herriarentzat halako sindikatu bat izatea? Ni behintzat baiezkoan nago. Horregatik kezkatuta nauka azken aldian entzuten ditudan zenbait iritzik: ELAk asko esan baina ez du ezer egiten; ELAk bere buruan besterik ez du pentsatzen; ELAk PNVrentzat lan egiten du; ELA Ezker Abertzalearen kontra ari da arrazoirik gabe… Zergatik esaten dira halakoak? Gernikako Akordioan sartzeari baiezkoa emanez gero desagertu egingo ziren iruzkinok? Bilduri kritikak egiteari utziz gero akabo arazoak? Ez dakit zuhaitzek ez ote diguten basoa ezkutatzen.

ELA Euskal Herriko langileentzat ezinbesteko tresna bat da, are gehiago garai hauetan. Beraz, normala ez, beharrezkoa da ELA indartsu mantentzea, are eta haztea ere. Gainera, esan dudan bezala, ELAk nortasun politiko propioa dauka, bere ikuspegia du langileei eragiten dioten gai guztietan eta, ikuspegi, autonomia hori errespetatzea ezinbestekotzat ikusten du. Edozein aliantza eta estrategia amankomuna nahi bada desberdintasunak onartu eta nortasun propioak errespetatu behar dira

Orain arte zer eskaini zaio ELAri? Alderdi politiko batek diseinatu duen estrategia batean sartzea. ELAK ez du parte hartuko diseinuan parte hartu ez duen inolako estrategietan. Txikik dioen bezala: prozesua bai, prozesioa ez.

Advertisements

Tagged: , , , , , , , , ,

6 thoughts on “Zertan dabil ELA?

  1. jude 4:30 pm apirila 8, 2013 Reply

    Kaixo:

    Nik uste ELAk gauza franko duela eskeintzeko, eta gainera uste dut ausarta izan dela (izaten ari dela) esparru prekarizatuetan indarrak jartzen, gutxien ahal dutenentzat azpiegiturak eta babesa eskeintzen. Batzuentzat, eta bertatik bertara ezagutu dudanez gero jakinaren gainean ari naiz, ELAren laguntza nahitaezkoa izan da.

    Alta, uste dut komeni dela, zintzoa izate aldera, ELAk dituen (edo zeinahi erakunde zabal eta anitzek dituen, nahiago baduzu) gabezia edo ahuleziak aipatzea. Enaiz sindikalgintzan aditua baina nire bizitza laboralean ELAren lau sail sindikal izan ditut aldamenean eta atentzioa eman didan bat aipatuko dut (ez da bakarra, ziurrenik):

    ELAk (egiturak) eztio kargu hartzen sail sindikalari lerro sindikalarekin talka nabarmena diren erabaki edo akordioak taxutzen direnean.

    Uste dut ELAren egiturek autonomia “gehiegi” emanten dietela sail sindikalei, edo nahiago baduzu, ez dituztela behar bezala aztertu eta ikuskatzen enpresetan hartzen diren erabakiak.

    Euskotrenen egin dut lan (enpresa publikoa da eta goi kargu ia denak sindikalgintzan arituak dira promozio bide gisa, tartean gaur egungo zuzendaria eta lehen ELAren ordezkari izandakoa), eta nik ezagutu ditudan bi hitzarmenetan prekarietatea legeztatu egin da, belaunaldi berrientzat (zaharrentzat ez, noski) baldintza berriak sinatuta, eta abar.

    Ez du interesik kasuistikan sartzea, baina izan naizen beste hiru enpresetan antzekoa ezagutu dut. ELAk arazoa oinarrian duela iruditzen zait.

    • unaionederra 8:07 pm apirila 8, 2013 Reply

      Mila esker iruzkinagatik, asko eskertzen dira halako komentario zintzoak. Baina zure azken esaldiari erantzunez esan nahi dut ELAk duen altxor nagusia oinarria dela. Gure militanteak dira proiektuaren muina. Orain bai, ELAren ordezkari eta afiliatu guztiak ez dira militanteak, ezta urrik eman ere. Hori, ordea, ez da ELAren arazoa, erronka baizik. Gure erronka nagusia da ELAra hurbiltzen diren langileekin ibilbide bat egitea (trebakuntza ideologikoari berebiziko garrantzia emanez)militanteak lortu arte. Normala denez izugarrizko mugak eta gabeziak ditugu hori lortzeko, eta jendea behartuz ere ez dira emaitza hobeak lortzen. Halere, erronka gauzak aldatu nahi ditugun guztiona da, nekez etorriko baita gizarte eraldaketarik norbanakoak eraldatu gabe.

      • jude 10:04 am apirila 9, 2013

        Bai, nik normalean gauzei alde positiboa ikusten diet, eta aipagai izan dudan “defizitaz” hitzegiten dugunean (alegia, “jode, ze alde dagoen ELAren goi egitura eta gero oinarrian ikusten dugunaren artean”), beti pentsatzen dut: Hobe da oinarriari tiraka dabilen egitura izatea ganorazko katalizadorea ez duen jendarte makala izatea baino….

      • unaionederra 10:50 am apirila 9, 2013

        Nik ere hala ikusten dut. Plazera izan da Jude, mila esker

  2. Zertan dabil ELA? | Murgil 10:50 am apirila 30, 2013 Reply

    […] Zertan dabil ELA? […]

  3. […] ditugu gogoan erabakiak hartzean. Honetaz idatzi izan dut lehenago: Eztabaida piztu nahi dut, Zertan dabil ELA? eta Permach-ek ELAri luzatu […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: