Printze txikiaren ikasgaiak

Gaur Printze txikiaz oroitu naiz. Bere lehen arte lana marraztu eta helduei erakutsi zienekoa, ea beldurtzen zien galdetuz.
20130504_221526
“Zer dela eta beldurtu behar gaitu kapelu batek?” Helduak. “Ene marrazkiak ez zuen kapelu bat erakusten. Elefante bat irensten ari zen boa suge bat baizik. Orduan, boa sugearen barrunbea marraztu nuen, pertsona nagusiek uler zezaten. Etengabe eskatzen dituzte argibideak. Ene bigarren marrazkia horrelakoxea zen:”
20130504_221545

Gaur seme alabei familia marrazteko eskatu diegu. Txikienak egin du berea:
20130504_221639

– Begira aita!

– Ui! Bai polita! zer da, ikastola?

– Ez! Begira hemen etxea, hemen loreak, hemen txirrista…

– Oso polita maitea! Orain familia marraztea falta zaizu…

– Familia etxe barruan dago! – azalpenak emateaz aspertuta dagoenaren aurpegieraz.

Etengabe argibideak eskatzen. Zenbat dugun ikasteko!

Advertisements

3 thoughts on “Printze txikiaren ikasgaiak

  1. txapisotegi 9:36 pm maiatza 4, 2013 Reply

    Ederra Unai! Nik txikitan zure semearen gauza bera egin nuen, pena ez nuela marrazkia gorde baina oso-oso antzekoa zen.
    “Parábola del hijo pródigo” delakoa marrazkiz esplikatu behar nien gurasoei (katekesiaren garai haiek…). Semea famili etxera bueltatu zela eta festa galanta nola egiten zuten.
    Nik etxe bat marraztu nuen eta etxeko lehio batetik musika nota batzuk ateratzen ziren. Besterik ez.
    Amak hura ikusi eta…
    – Jabi, nun dao familie eta etxea bueltau dan semea? Hemen etxea besteik ez det ikusten!
    – Nun eongo die ba, etxe barrun! Ez dezu musika ikusten o zer? Festa etxe barrun itten ai die, musika jarri eta dantzan.
    Etengabe argibideak eskatzen… bai jauna!

    • unaionederra 7:44 am maiatza 5, 2013 Reply

      Bai, irudipena dut jasotzen dugun hezijetarekin hazten goazen heinean funtsezko zenvait dohain galtzen goazela. Hori halabeharra da ala konpon liteke?

  2. […] Printze txikiaren ikasgaiak […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: