Bertso kaxkarrak Silveirari jarriak

Doinua: Ari naizela, ari naizela…

Bost urte dira adiskide bat
hasi zela bertso eskolan
krisia hasi zenean justu
ez galdetu niri nola.
Ordutik hona gustura dabil
bertsoz piztuta odola
nahiz ta lagunek ez dugun lortu
kantatzea ezta alkoholaz.

Izugarria lortu duena
azkenaldian bertso olak
bertsoz bertso arrakasta itzela
hegemonia espainolan.
Herrigintza lan eskerga honek
segi behar du edonola
pertsona asko dabilen arren
janari bila zaborran.

Boteredunek krisi kontura
sartu dizkigute golak
gauzak aldatu nahi baditugu
ezinbestean borroka.
Trebakuntza ideologiko gabe
ezinezkoa izango da
horregatik diogu ozenki
gora greba orokorra!

Advertisements

Tagged: , , , , , , ,

4 thoughts on “Bertso kaxkarrak Silveirari jarriak

  1. […] Bertso kaskarrak Silveirari jarriak […]

  2. kakapo 2:15 pm maiatza 12, 2013 Reply

    Gustatu jataz ba!

    • unaionederra 3:08 pm maiatza 12, 2013 Reply

      Pozten naz ba! Halan ta be gure artien konforma errazak izan ohi gare ezta?

  3. kakapo 4:13 pm maiatza 12, 2013 Reply

    Neu betidanik bertsotan kaxkarra baino kaxkarragoa izan naz, ezdeus balio izan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: