Esaten dutena esaten dutela, borroka ezazu maite duzun horregatik

Aitorrek esan dio Mikeli ez duela zereginik Ainararekin. Ainarari beste moduko mutilak gustatzen zaizkiola, Mikelen izaerak ez duela bat egiten Ainararen nahiekin. Gainera, animatze aldera-edo, Ainara ez zaiola komeni gehitu dio, mina besterik ez diola egingo, hobe duela beste era bateko neskaren bat bilatzea. Mikelek ezin dio Ainarak barnean eragiten dion eztandari eutsi, ordea, ulertu ezin duen zerbaitek erakartzen du, eta iruditzen zaio Ainarari ere antzeko zerbait gertatzen zaiola.

Barneko txoriek eraikitako irudipena besterik ez zela sinistera iritsi zen Mikel, inoiz beste inork bezala desegonkortu zuen neskarengatik borrokatzeari uko egitera iristeraino, ez aurretik berrogei aldiz berrogei egunez jan eta edateari utzi gabe. Handik hiru urtera Aitor eta Ainararen ezkontzako lekuko izan zen Mikel lerdea ahoan, eta Ainarak “zergatik galdu zenuen aukera?” begiradan.

Greba orokorraren aurkariak greba indartzeko lezioak ematen. Batasunik gabe ez duela balio, zaharkitua dagoela, langile eta enpresarien arteko leiha beste garai batekoa dela, gauza berriak asmatu behar direla. Pentsio sistema publikoa desegin nahi dutenak pentsio sistema iraunkor bihurtzeko errezetak ematen. Semeak dioen moduan “en el mundo al reves” bizi gara edo? Greba arrakastatsuagoak egiteko sekretuak kontatzen dizkigutenak, pentsio sistema publikoa salbatzeko neurriak aurkezten dizkigutenak esaten dutena bilatzen dute, ala publiko egin ezin dezaketen interes ezkuturen bat al dute? Greba aurrera ateratzeko buru belarri ibili garenak pozik bagaude grebaren emaitzarekin, zergatik ez daude pozik grebaren kontrakoak?

Gero datoz erdian kokatu nahi dutenak. Ez alde batean ez bestean, konturatu gabe erdian kokatzea, gaur egun, eskuinean kokatzea dela. Hain da handia aldea indar harremanean, ezen objektibotasun hipotetiko bat mantentzeak botere ekonomikoari mesede egiten baitio. Iker Aranburuk Berrian hala zioen greba ondorengo egunean: “Eztabaidagarria da hori egiteko greba bat behar ote den –ez da amu errazena jendea kalera ateratzeko-”. Noiz atera da greba egunetan baina jende gehiago kalera aldarrikapen sozioekonomikoak egitera?

Erdaldunek esango digute euskara zabaltzeko hobe dela gaztelaniaz egiten badugu. Bada, ez. Guk euskaraz egiten dugu gustatzen zaigulako, betetzen gaituelako, gozatzen dugulako, zentzua ematen diolako buruan eta bihotzean dugunari, eta iruditzen zaigulako hori dela modu eraginkorrena euskaraz bizitzeko. Grebetan parte hartzen dugunoi baliagarri zaigun artean jarraituko dugu grebak antolatzen, horrek betetzen gaituelako, indarrak ematen dizkigulako eta modu eraginkorrena iruditzen zaigulako beste eredu ekonomiko bat abian jarri ahal izateko. Mikelek berak esan zidan: ez nuen amore eman behar, Ainara maite dut oraindik, baina beranduegi da jada; Aitor nire mesedetan zebilelakoan eta begira orain…

Advertisements

Tagged: , , , ,

5 thoughts on “Esaten dutena esaten dutela, borroka ezazu maite duzun horregatik

  1. […] Esaten dutena esaten dutela, borroka ezazu maite duzun horregatik […]

  2. jude 9:48 am ekaina 3, 2013 Reply

    Kaixo Unai: Nire ustez (post ederra, bidenabar), gakoa ez da greba bai-greba ez eztabaida, baizik eta grebaren edukina.
    Nire ustez greba edukina osatzen ari den tenorean eman da, eta hobe zen GUNEA jorratzen ari denari itxoitea.
    Izan ere, grebak (erasoaren jatorria zein den ikusita) edukin soziopolitikoa askoz handiagoa behar du: XX: mendeko eskema sozialdemokrata gainbehera dator (arrazoiak arrazoi), eta horri haurre egiteko programa (GUNEA) zehatz, bakar eta katalizatzailea behar da: Hauek dira gutxieneko baldintzak, hauek errespetatu ezean, eztabaidaren jatorrira goaz, alegia, jabetza pribatua, herentzia eskubidea, eskola pribatua eta desberdintasunaren jatorri diren abar luzea berriz ere zalantzan jartzera.

    Greba bai, baina dekalogo zehatzarekin, Maoren liburu gorria bailitzan, buruan emateko (gure buruari eta aurrez aurre ditugunei). Quiero hablar de mi libro-jarrerarekin. Ez gaur hau eta bihar bestea. Bestela, beti defentsiban indarrak ahitu egiten dira.

    Segi fin…

    • unaionederra 10:25 am ekaina 5, 2013 Reply

      Mila esker Jude zure erantzunagatik. Gaur arte ezin izan dut hemen sartu, barka. Greba bai-greba ez eztabaida niri garrantzitsua iruditzen zait zeren eta azkenean arerioen argumentuak sinistera iritsiko baikara. Greba aurreko hilabeteko lana ikaragarria da (izugarrizko lan pedagogikoa egiten da jende mordoarekin), eta greba eguneko mobilizazioa ere bai, beste edozein instrumenturekin lortzen ez duguna. Horri balio handia ematen diogu.

  3. jude 6:06 am ekaina 7, 2013 Reply

    Kaixo:

    Bi eritziok bateragarriak dira.

    Esan nahi nuen niretzat “greba bai-greba ez” hori ez dela eztabaidagarria. Langileriak duen tresnarik garrantzizkoenetakoa da eta norekin eta bere eskubideak murriztu nahi dituztenekin eztabaidatzea…ba ez, noski, horretan ados.

    Esan nahi nuena da, azkeneneko grebaren kasuan neke zantzuak agertu direla. Hobe dugu, autokonplazentziaz eta gure jendartea estu bildua izateko asmoaz haratago, horri erreparatzen badiogu.

    Berriz diot nire ustez GUNEAn lantzen ari dena, edo duela bizpahiru urteko dekalogoa, edo….horrelako bat behar dela MEZU BAKARRAren ingurura biltzeko. Horrek ematen baitu indarra.

    Eta oraingo krisi egoeraren jatorria soziopolitikoa dela oso. Gizartearen oinarriez ari baikara. Mondragon FF ez da atera, eta han konzientzia soziopolitiko handia dago. Bada zantzu bat.

    Nik uste (aniztasunetik, eta hala hobe) gutxieneko oinarrien inguruko adostasunera iritsi behar dela, marra gorriak ezartzera, jendea horien defentsara jartzera.

    • unaionederra 8:21 am ekaina 11, 2013 Reply

      Horretan gabiltza, ea ongi dihoan. Segi bizkor!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: