Zer gertatzen ari da negoziazio kolektiboan?

Gaur, bazkaltzen ari ginela, emazteak galdetu dit: “zer gertatzen ari da metalean LAB, CCOO eta UGT elkarrekin doazela eta ELA bakarrik?” Eta esan diot nire bururari, “nire txapak entzutera ohitua dagoen batek hau galdetzen badit, zer ez du galdetuko pertsona arrunt batek?”

Ahalik eta modu errazenean erantzuten saiatu naiz: “Rajoy-ren erreformaren aurretik Gipuzkoako sektore hitzarmenak langileen baldintza minimoak ezartzen zituen. Enpresetan baldintza horiek baina hobeak lor zitezkeen antolatuz gero, baina enpresariak ezin zituen sektoreko baldintza minimo horiek baina okerragoak inposatu.”

“Lan erreformatik aurrera hori ez da horrela. Gipuzkoako sektoreko baldintzek minimoa izateari utzi diote. Hau da, enpresariak nahi dituen baldintzak ezar ditzake enpresa mailan, hori galeraziko duten langile antolatuak aurrean topatu ezean. Horregatik, gu langileak enpresaz enpresa antolatzen saiatzen ari gara.”

Baietz egin dit buruarekin, ulertu duela, baina jendeak batasuna lehenesten duela, eta, hortaz, ELAk ez duela itxura ona ematen. Hori halaxe da, dudarik gabe, jendeak batasuna lehenesten du gaietan sakondu gabe. Baina blogak gauzetan sakontzeko aukera ematen du.

Zergatik sortzen dira sektoreko hitzarmenak? Langileak enpresetan antolatuta egonda, gatazkak enpresa bakoitzean sortzen zituzten. Enpresari askok esaten zuten “aizu, nolabait antolatu behar dugu jaleo hau, gatazka enpresatik kanpo atera behar dugu” eta sektoreko hitzarmenak sortu zituzten. Negoziazioak mahai batean egiten hasi ziren sindikatu eta patronalen artean. Sektoreka antolatze honek, eta sindikatuei ongizate estatuarekin eman zitzaien paperak, sindikatuak enpresetatik aldendu zituen.

Orain lan erreforma hau onartu dute, pentsatzen dutelako enpresetan sindikatuak ez direla gai izango langileak antolatzeko eta borrokatzeko. Jokaldia ezin hobea da: sindikatuak enpresetatik atera sektoreko negoziazioak sortuz, eta sindikatuek enpresetan egoteko gaitasunik ez dutenean negoziazioa enpresetara itzuli. Ongi azaltzen du hau Joxe Elorrietak bideo honetan:

Orain hamar urte baino gehiago, ELA langileak enpresaz enpresa antolatzen saiatzen hasi zen (handi, ertain, zein txikitan) sektoreko negoziazioetan ere galtzen ari ginela egiaztatuta. Ahal zen enpresetan sektoreko baldintzak hobetzeari ekin zitzaion, lehentasuna edukiei emanez.

Rajoyk, eta patronalak, jarri digun erronka itzela da, oso oso zaila, baina guk, ELAn, erronka hori onartu egiten dugu. Gure ardura da langileen lan baldintzak enpresariaren esku uzten dituen lan erreforma honi aurre egiteko bide eraginkorrak eskaintzea, eta hori, gure ustez, langileak enpresaz enpresa antolatzetik dator. Esaten digute “baina hori oso enpresa gutxik egin dezakete”. Oraingoz bai, baina badira batzuk, eredugarriak, demostratzen dutenak antolatu eta borrokatuz gero emaitzak lor daitezkeela. Orain %1 da, bihar %2 eta etzi %3. Ez al da sindikatuaren oinarrizko lana langileak enpresaz enpresa antolatzea eta borrokari ekiteko erremintak eskaintzea? Ez al da hori sindikatua behetik gora antolatzea, iniziatiba eta ardura langileekin berekin partekatuz, goitik datorren salbaitzaile magikorik ez dagoela argi utziz?

Bai, gure erronka da inguruko enpresentzat eredugarri diren enpresa lan hitzarmenak lortzen dituen kolektiboak sortzea enpresaka. Gure erronka da ahal bezainbeste enpresetan, handi zein txiki, lan baldintzak mantendu edo hobetzeko indar nahikoa izango duten langile  antolatuak lortzea. Gure erronka da, azken batean, enpresariak berriro sektoreko hitzarmen bat eskatzera behartzea, gatazkak beren enpresetatik kanpora atera nahi dituztelako.

Askok esaten dute sindikalgintza berritu behar dela, modu berriak asmatu behar ditugula. Nik uste, ordea, sindikalismoak bere erroetara itzuli behar duela, hau da, langileak enpresaz enpresa antolatu eta afiliatu, beren lan baldintzak defendatzeko.

Advertisements

Tagged: , , , , , ,

One thought on “Zer gertatzen ari da negoziazio kolektiboan?

  1. […] Zer gertatzen ari da negoziazio kolektiboan? […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: