Indar-harremana, krisiak eta irtenbideak: erne aliantzekin

Hemen39HEMEN aldizkaritik eskatu ziguten artikulu batean lau galderari erantzuteko: krisiaren jatorria, krisiaren ondorioak zergatik langileek ordaindu, sindikatuek zer egiten dugun, eta aliantzak. Aldizkariko 39. zenbakian argitaratu dute, eta nik blogera ekarri dut (Gomendagarria ere Alvaro Marcosen artikulua).

Egon zen ere beste garai bat ekonomia politikaren gainetik jarri zutena, mozkinak pertsonen beharren aurretik bilatzen zirena, finantzei askatasun osoa eman zitzaiena, gizarte eredua merkatuen legeen arabera egokitzen joan zena, 1929ko crash-a heldu zen arte. Kapitalismoaren garapen naturalaren emaitza zen hura, liberalismo ekonomikoa zuen izena eta, krisi latz hartaz gain, Nazismoa eta II. Mundu Gerra ekarri zituen.

II. Mundu Gerra amaituta gauza aldatzen da. Langile mugimendua indartsu dago, Europa bertan kapitalismoak badu alternatiba erreala, bloke komunista. Mendebaldeko alderdi komunista batzuk boterea lor dezakete hauteskunde demokratikoen bidez. Indar harremanak nahiko parekatuak daude, eta konpromiso bat lortzen da langile mugimendu eta kapitalaren artean: ongizate estatua. Kapitalismoari mugak jartzea onartzen du kapitalak, kapitalismoa bera salbatzeko. Mozkinak mugatzen dira soldaten mesedetan, kapitalak zergak ordaindu behar ditu osasun eta hezkuntza zerbitzu publikoen mesedetan, langileentzat araudi babeslea sortzen da, kotizazioen bidez gizarte segurantza. Langileak nolabaiteko segurtasuna lortzen du, ez da jada mende hasieran kapitalak nahierara erabiltzen duen esklaboa. Langile mugimenduak, bere aldetik, kapitalismoa onartzen du aberastasunaren banaketa bidezkoago baten alde, babes sare bat sortzeko aukeragatik, ekonomia politikaren agindupean jartzearen truke. Europa mendebaldeko urrezko aroa izan zen.

30 urte pasata kapitalak ez zuen nahi adina irabazten. Indar harremanetan ere abantaila hartu zuela jabetu zen, langile mugimendua sistemaren parte bihurtu baitzen, ongizate estatuaren baitan. Merkatuak berriro libre ibili behar zuen, politikaren eskuartzerik gabe. Mende hasierako liberalismo ekonomikoa eraberritu eta berreskuratu behar zen: neoliberalismoa. 70eko hamarkada amaieran Reagan eta Tatcher izan ziren egun bizi dugun krisiaren oinarriak ezartzen hasi zirenak: Langileei kendu kapitalari emateko.

XX mende hasiera hartan bezala finantzen menpe jarri gaituzte azken 30 urteotan. Politikak boterea kapitalari eman dio azken hamarkadetan hartzen joan diren erabaki bakoitzarekin, eta orain dio kapitalak esaten duena besterik ezin dela egin, ez dagoela alternatibarik.

Krisiaren jatorria

Langileok sortzen dugun aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzea, geroz eta desberdintasun handiagoak egotea; horra krisi honen jatorria. Horrek ekarri du krisi ekonomikoa. Horrek ekarri du krisi politiko eta demokratikoa, liberalismoaren esku ikusezinaren menpe utzi baikaituzte azken hamarkadetan ezarri dizkiguten politikek eta langileok horri aurre egiteko ez dugulako indar nahikorik izan.

Orain, badira aipatu beharreko beste zenbait krisi, sakonagoak eta larriagoak: bata da zaintza krisia, ahultasunaren zaintza bigarren mailako kontutzat hartu baita mozkinen munduan, emakumeek etxeetan naturalki egin beharreko gauza ezkutatu bat bezala.

Bestea da krisi energetikoa, mozkinak handitzeko ezinbestekoa baitu sistemak hazkundea, eta hazkundeak planetako baliabideak behar ditu; baina ezinezkoa da hazkunde infinitua planeta finitu batean.

Eta beste krisia da Hegoaldeko herrialdeek pairatzen duten krisi etengabea, Iparrak inposatutako kolonizazio/esplotazioak eraginda.

Krisi sistemiko honetatik ateratzeko kontuan izan beharko duguna da: aberastasuna ongi banatzea, nahi dugun gizarte eredua demokratikoki aukeratzea, gizarte eredu horretarako beharrezko diren lan guztiak kontuan hartzea, zaintza lanak barne, gizarte eredu horrek baliabide naturalen mugak kontuan izatea, eta gizarte eredu hori beste herrialdetako baliabide eta langileen esplotazioan ez oinarritzea.

Krisiaren ondorio latzak

Finantza krisia eta krisi ekonomikoa sortu dutenak salbatu ditugu, eta hartzen ari diren neurri guztiak beraien mesederako dira. Zergatik? Boterea dutelako, indarra dutelako. Aurrerago esan bezala, azken hamarkadetan hartu diren neurriek eman diete botere hori eta orain politika beren esanetara dago, besteak beste alderdi politikoen finantzaketa beraien menpe dagoelako.

Beraien mesederako diren neurriak gure kalterako dira. Ondorio larrienak guk jasotzen ditugu ahulenak garelako. Indar harremanak erabakitzen du hartzen diren neurrien norabidea. Indarra genuen bitartean errespetatu gintuzten.

ELA zertan dabil?

Langileok indarra galtzeak ekarri zuen neoliberalismoa, eta neoliberalismoak krisia. Langile mugimendua indartzen eta mobilizatzen saiatzen ari gara krisian sakontzen duten politiken norabidea aldatzeko.

Hori egin ahal izateko bada ezinbestekoa den baldintza pare bat: autonomia politikoa eta finantzarioa. ELAren diru sarreren %90 langileen afiliaziotik dator. Horrek ziurtatzen du hartzen ditugun erabakiak geuk hartzen ditugula, ez ditugula ez dakit noren interesen arabera hartzen, bere diruaren premian gaudelako.

Hortik hasita, aldaketaren gakoa indar harremanean datzala jakinda, langileak enpresaz enpresa afiliatzen, antolatzen eta mobilizatzen gabiltza. Sindikatu batek ez badu indarrik enpresetan, ez du indarrik izango beste inon, bere indarra langileek berek ematen baitiote.

Arazoa da, esan bezala, aberastasunaren zati handiena mozkinetara doala, eta azken urteotan ikusi dugun bezala, mozkinak espekulaziora joan dira, ez dira gizartearen ongizatera bideratu. Guk soldatak defendatzen ditugu, eta soldata esatean esan nahi dugu: nominak (familien beharrak asetzeko), kotizazioak (Gizarte Segurantzarako, okerren dabiltzanak langabezia sariak, pentsioak, eta gizarte babesa izan dezaten) eta zergak (hezkuntza eta osasun publiko onak izan ditzagun, beste zerbitzu publikoekin batera). Soldatak handitzeak eragin zuzena du gizartearen ongizatean. Soldatetara ez doana mozkinetara doa. Murrizketen bidez kentzen ari zaizkigun guztia, guk eskatu ez ditugun zorren interesak ordaintzera doa, bankuen mozkinetara.

Era berean gogor egiten dugu kapitalaren instrumentu bihurtu den elkarrizketa sozialaren kontra. Azken urteotan hartzen diren erabaki guztiak kapitalak politikarekin adostu ditu sindikatuak kontuan hartu gabe. Erabaki guztiak alde bakarrekoak izan dira eta langileen kontrakoak. Hori horrela izanda, elkarrizketa soziala erabiltzen dute hartzen dituzten erabakiei estalki sozial bat emateko eta bake soziala bermatzeko. Horregatik guk ez dugu parte hartzen mahai horietan, eta gogor salatzen ditugu, beharrezko ikusten dugun mobilizazioa oztopatzen baitu.

Langileekin kontzientziazio eta trebakuntza lana egiten ari gara krisi ekonomikoaz gain aipatu ditudan beste krisi sakon eta larri horien inguruan. Trantsizio batean bizi gara, eta trantsizio hori eta bere emaitza guk eraikiko duguna izango da. Horregatik du halako garrantzia kontzientziazio, pedagogia eta trebakuntza egiteak langileen artean.

Trantsizioa etorkizun demokratikoago bat nahi dugunon artean egin behar dugu, horregatik gabiltza beste gizarte eragileekin bide bat egiten, momentu honetan gutun soziala bultzatzen.

Aliantzak

Autonomia politiko eta finantzarioa aliantzak eraikitzeko da. Ezinbestekoak dira aliantzak egin nahi dugun trantsizioa eta eraiki nahi dugun beste gizarte eredu hori posible izango bada. Indarrak batu behar ditugu norabide berean goazen sindikatu eta gizarte eragileek; harremanak sakondu eta bidea egin. Horretan gabiltza sindikatu eta eragile sozialen Gunean.

Plataforma honetan zenbait sindikatu falta dira, zoritxarrez, ez dutelako norabide horretan lan egin nahi. Oraindik jarraitzen dute elkarrizketa sozialera lotuak, eta hori mobilizaziorako traba handia da. 2010eko urtarrilaren 27an pentsioen erreformaren aurrean gu greba orokorrean kalean ginen egun berean sindikatu hauen buruak gobernuarekin eta patronalarekin akordioa sinatzen zeuden. Indarrak batzeko oso garrantzitsua da aliatuak ongi aukeratzea!

Advertisements

Tagged: , , , , , , , , , , ,

One thought on “Indar-harremana, krisiak eta irtenbideak: erne aliantzekin

  1. […] Indar-harremana, krisiak eta irtenbideak: erne aliantzekin […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: