Hemen duzu hegemonia nahi baduzu

Askotan entzun dut, askotan irakurri, baina zer den ez dakit oraindik. Hegemonia behar dugula bai, baina zer da hori? Nola erdietsi?

Joxe Manuel Odriozolak Berria-n igande honetan zioen: “Nire ustez, nazio menderatu batean jaio denak ez lituzke inposatu dizkioten hizkuntza, kultura, identitate eta gainerako naziotasunaren ezaugarriak inola ere onartu behar. Baina normalena onartzea izaten da, inposizio estrukturala ez delako inposiziotzat hartzen naturalizatua dagoen heinean.”

Inposizio estrukturala naturalizatua. Printzatxo ederra hegemoniaz: Naturala ez dena naturaltzat hartu.

Hemen beste pistatxo bat Eduardo Apodakak Berria-n emana: “Badakite ez dagoela jendea edukatzerik limurtu nahian mezu esplizituak igorriz, ezta jokamoldeak teorikoki irakatsiz, badakite Hezkuntzaren eragilea inguru soziala dela, jardueraz eta jokaeraz ehundutako edukazio-faktoria. Eskola oso eragile garrantzitsua da, baina ezin du berez jendea nahikara aldatu, ezinean ibiltzen da hedabideen, legeen, erakundeen edota familien irakaspen naturalek laguntzen ez badiote. Wertzaleek, ordea, badakite, inguruko indarrak alde edukita, Eskolak euren neurrira antolatuz gero irabazi egingo dutela.”

Inguruko indarrak alde edukita (hegemonikoak izanda?) eskolak euren neurrira antolatu. Eskolek ez dute miraririk egiten, umeak gizartean edoskitzen dutena izango dira. Normalak izango dira, gizartean naturala dena, horixe egingo dute; bizitza normala.

Baina gauzak alda daitezke gauza normalak eginda? Jule Goikoetxeak zera diosku Naiz.info-n: “Nuestro mayor problema son todos aquellos hombres y mujeres que se identifican de izquierdas y no hacen más que reproducir la violencia contra las mujeres mediante su falta absoluta de implicación.”

Inplikazioa eskatzen du. Geure aldetik zerbait egitea. Bizitza arruntarekin jarraitzen badugu emakumeen kontrako indarkeria birsortzen dugu, ez dugu ezer aldatzen. Hau da, ezin dugu jokatu indarkeria sexistarik ez balego bezala patriarkatua hegemonikoa denean.

Torrealdaik halako zerbait dio ere Berrian: “Garai batean militantismo jakin batekin lotzen genuen euskara, bakoitzak beretik ematearekin. Kanpaina handia egin da hori konnotazio negatiboekin lotzeko. Eta, jakina, euskarari eutsi behar zaionean, ez dago inor. Instituzioek hizkuntz eskubideak norberarenak direla eta hizkuntza norberak aukeratzen duela esanez egin duten kanpainak kalte handia egin du.”

Gaztelania eta frantsesa hegemoniko direnean ezin da pentsatu euskarak aurrera egingo duela ezer berezirik egin gabe, inplikatu gabe, militantziarik gabe.

Iruditzen zait azken aldian asko aipatzen dela mobilizazio irudimentsuak egin behar direla: lipdup, me gusta, bideo bitxiak… Jendeak ez duela rollo txarrik nahi, jendeak ongi pasatu nahi duela. Eta beldur naiz ez ote den hegemonikoa den ideologiak hegemoniko bihurtu nahi duen mobilizazio mota, guztiak berdin jarrai dezan. Gauzak aldatu nahi baditugu, hegemonia eskuratu nahi badugu, beste batzuei kendu beharko diogu, eta horretarako majo izerditu beharko dugu. Ez al zaizu iruditzen?

Advertisements

Tagged: , , , ,

5 thoughts on “Hemen duzu hegemonia nahi baduzu

  1. […] Hemen duzu hegemonia nahi baduzu […]

  2. txapisotegi 11:24 pm abendua 16, 2013 Reply

    A-MEN. Badirudi, sakonki pentsatu behar dena, 10 segundutik gorako dedikazioa eskatzen duena, dibertitzen ez gaituena, xinpleki eskeintzen zaiguna eta gauza xinpleak exijitzen dizkiguna dela guri, zapalduoi, dagokiguna.
    Kultura mailan berdina pasatzen da aspaldian, eta hortaz asko daki gure lagun Hedoik. Mozart, Beethoven, Bach, Wagner edo Xostakovitx ez dira geuretzat, inolaz ere. Eliteek egin dituzte bere, eta gu lasai asko regetoi edo gangnam style doinuekin.
    Mahaiean ordea ez dio inork uko egiten kalitatezko jaki goxoei. Inork ez du uste langostak gustatuko ez litzaizkionik, edo kiloko txuletak. Nork egingo lioke uko bixigu erre bati? “Ez, niri hanburgesa dagokit, hori ez da niretzako”
    Zuk esan bezala majo izerditu beharko dugu, etsaia haundia bait da eta gure bixigua beraiek bait dute.

    • unaionederra 5:55 pm abendua 17, 2013 Reply

      Bai Hedoik hori aipatu zidan. Beethoven gurea zela, langilea. Zer pentsatua eman zidan, ez bainuen sekula hori pentsatu. Musika klasikoa gustuko izan arren Kursaaleko kontzertuak beste maila bateko kontu gisa ikusten nituen, hainbeste dotorezia eta urre distirak. Dudarik gabe erratuta nenbilen.

  3. Lander Zabaleta 12:27 am abendua 18, 2013 Reply

    Azken paragrafora irakurtzerakoan Kalvellido handiaren komiki-metafora horietako bat etorri zait burura..(ez dakit hemen ikusteko moduan jartzerik dagoen..)

    • unaionederra 8:25 am abendua 18, 2013 Reply

      kar kar kar Ona! beti ateratzen duzu barrea eragiteko puntu bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: