Zu ez zara mundu hobe baten alde lanean ari?

mundonuevo

Baditut hiru lagun. Bata ingenieroa, bestea Ezker Abertzalekoa eta hirugarrena komun garbitzailea, edo agure zaintzailea edo zabor biltzailea.

Ingenieroak ikusten nauen bakoitzean, “zer, konpondu duzu mundua?” galdetzen dit irribarrea ahoan duela. Liatuta nabilela esaten badiot, militante berriak detektatu eta antolatzen, “ni kalera botatzen banaute, militante bihurtuko naiz eta joango naiz enpresariari esplotatzaile deitzera” esaten dit ironikoki. Ez ditu sindikatuak gogoko eta umekerietan nabilela deritzo, ametsetan gehiago, mundu errealean baino gehiago.

Ezker Abertzalekoak barre egiten du ere ELAkoa naizela esaten diodanean. “Zer egiten duzu ELAn? Horiekin ez da eraldaketarik emango, horiek bere buruan baizik ez dute pentsatzen; sindikatu korporatiboa da, afiliatuen bila besterik ez dabilena. Hitz egin bai, kritikatu ere bai, baina ez dute ezer egiten”.

Komunak garbitzen, edo agureak zaintzen, edo zaborra biltzen dabilenari “zertan zabiltza?” galdetzen diodanean, “besteen kaka garbitzen” esaten dit, eta mirespen aurpegi batekin akaso, oso behetik begiratuko balu bezala, gehitzen du “zu bai ari zarela lanean mundu hobe baten alde…”.

Hiru lagunei, jende desberdinak beraiek, galdera berbera egingo nieke: mundu hobe baten alde lan egiteko monopolioa batek bakarrik al dauka? Eta lehen eta hiruagarren lagunei gehituko nieke: zu ez zara mundu hobe baten alde lanean ari?

Ah! Eta laugarren laguna ahaztu zait! Pertsona ona bera, maitagarria. Balore eta ideia hoberenen alde lanean beti, behar dutenei laguntzen, irribarrearekin ahoan. Ez daki zer den TTIP, ez daki zer den NDF edo zorraren sistema, ez dio garrantzirik ematen lan erreformari, ezta pentsio errefromari ere. Murrizketak ez zaizkio gaizki iruditzen, gehiegi daukagula eta gutxiagorekin moldatu behar dugula uste baitu, beste batzuk askoz okerrago daudelako. Elkartzen garenean esaten dit “Txiki beti haserre aurpegiarekin ateratzen da telebistan; sindikalistak beti kopetilun, beti borrokan, zarata egiten, gatazkan; nire ustez gatazkarekin ez da ezer konpontzen.” Gertatzen dena da, gatazkak azaleratu edo ez, beti daudela, baina berak beti bere gain hartzen ditu. Nahiago du tragatu, eztabaida bat edo giro txarra sortu baino. Ogi puska.

Azken galdera azken lagunarentzat: mundu hobea eraikitzerik badago gatazkarik gabe? Benetan?

Advertisements

Tagged: , ,

5 thoughts on “Zu ez zara mundu hobe baten alde lanean ari?

  1. […] Zu ez zara mundu hobe baten alde lanean ari? […]

  2. Ibon 6:56 pm maiatza 27, 2015 Reply

    Badut beste lagun bat, hori ingeniaria, ezker abertzalekoa, ELAkoa eta LABekoa ere bai (etxe garbitzailea ez). Laguna ez da gainera datorkigun olatuaz jabetu. Jabetu da, baina ez da jabetu. Irakurri du eta hausnartu eta twitteatu eta la de dios, baina ez da jabetu. Ke ba. Ez da jabetu mendira joateko 50 mila euroko furgoneta Pirritx eta Porrotxen pegataz atontzen duen bitartean, edo ez da jabetu horregatik, hain zuzen ere. Bestela ez da ulertzen.
    Duen hitzarmenik sendoena bere beldurrarekin duena denean.

    • unaionederra 7:12 pm maiatza 27, 2015 Reply

      Mila esker iruzkinagatik Ibon! Ilusioa egiten du posta batek iruzkinak izatea 🙂
      Hiru galdetatxo: zertaz ez da jabetu? Bestela zer ez da ulertzen? Injeniero ezker abertzaleko ELABeko horrek zer hitzarmen du beldurrarekin?

  3. ibon 8:07 pm maiatza 27, 2015 Reply

    Gabon Unai,
    Ilusioa egiten du ordenagailaua piztu eta ilusioa aurkitzeak, Antiguara bizikleta martxaz edota Brasildik zorroa bete berri datorrela ere..
    Ez da jabetu aroaren bukaeraz, edo jabetu eta burua lurpean sartu du; ez da jabetu blokea sortzeko premiaz, ezinbestekotasunaz. Blokea osatuta ere zail dugu, ezinezko zeharo, blokerik gabe.
    ELABen lagunak bere beldurrarekin duen hitzarmenak planto osoa ez egitera darama, hor dabil, Kapoeiran. Zeren marko orokorrak balio ezpadu, erantzunak politikoa behar du, paper-boligrafo eta zertzelatzea, eskubideen karta tresna konstituziogile bihurtzea.
    Eta sektorekoa lehenetsi baina enpresakoari halamoduzko iriztean ziztu bizian heltzea, aldamenekoari horixe beragatik kargu hartzen dion bitartean.
    Ez goaz ongi, Unai. edo kolpea latza izan dela, eta hustuta nagoela…hala ere, ekainean alternatibak ekarriko ditugu herrixka, bai horixe!

  4. unaionederra 7:29 am maiatza 29, 2015 Reply

    Animo Ibon!! Zailtasun asko dauzkagu, baina inork ez zuen esan erraza izango zenik. Handira jokatzeko txikian eraikitzen joan behar dugu, horrek motibatzen nau ni behintzat.
    Besarkada 🙂

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: