Nire auzoan: ¿eres de fuera?

Berria20160331

Gauza bitxia gertatu zitzaidan atzo goizean. Zuri gelditu nintzen. Zer esan, zer pentsa jakin gabe. Nire auzoan bertan izan zen, etxetik metro gutxira. Munduko herrialde euskalduneneko hiri euskaldunenean. Donostian; ez Honolulun edo Ouaagadougoun.

Egia esan, goizeko 7ak ziren. Ilun zegoen, giro txarra, eta bakarrik ginen autobus geltokian. Bera eta ni. Berrogeita hama hirurogei urte inguruko emakumea. Ez dakit. Agian Donostia 2016 izango da, aste santuaren amaiera, turismoaren gailurra, bisitarientzat bizi garela… baina indarge gelditu nintzen.

Joan Mari Torrealdaik harribitxi asko utzi izan dizkigu (harribitxi bat izan da, eta da, bera, egia esan), eta Berrian egin zioten elkarrizketa batean erantzun honek arreta deitu zidan:

“Euskal mundua unibertso bat da, ez eranskin edo zatitxo bat. Osotasun bat badago hor, baina ez da ezagutzen. Orain esaten da bi kultura —erdal kultura eta euskal kultura— bizkar emanda egon direla. Ez da egia. Gu erdal kulturaren barruan ere bagaude; haiek daude gugandik aparte. Beraz, planteamendua egiten badugu era horretara, sekula ez gara iritsiko gauzak ondo analizatzera. Gure tragedia da subsumituta gaudela erdal munduan: edo euskara ez dakitelako edota euskara jakinda ere beren erreferentzia mundua kanpoan dagoelako, gure mundua ezezaguna da haientzat. Eta ezagutzen ez dutenez, gero bihurtzen da bigarren mailakoa, interesik gabea… Ezagutu ere egin gabe.”

Bada, atzo hitzok haragi bihurtu ziren.

Markesina azpian postontzitik hartu berri nuen egunkaria ari nintzen irakurtzen: Hollandek atzera egin duela, harrituta, ea lan araudiaren aldaketan egin ote zuen atzera, eta ez, konstituzio aldaketan egin omen zuela atzera… eta orduan iritsi zen galdera. Egunkarira begira zegoen, harridura aurpegiarekin. “¿Eres de fuera?” “No, soy de aquí” atera zitzaidan eta plof gelditu nintzen. “No, como he visto que estabas con esos papeles… suele haber gente de fuera por aquí, que no sabe qué autobus coger, que andan un poco perdidos… por ayudar… como hay un hotel ahí al lado…”

Lagun batek zioen moduan: bi mundu!

Advertisements

Tagged: , , , , , ,

4 thoughts on “Nire auzoan: ¿eres de fuera?

  1. […] Nire auzoan: ¿eres de fuera? […]

  2. nieznaiznabil 9:10 am apirila 3, 2016 Reply

    bi mundu baino, bi planeta esan ohi dut nik! tamalez halako eszena antzekoak bizi ditugu euskaldun (aktibo) askok…

  3. etxezulo 11:40 am apirila 3, 2016 Reply

    Bi mundu ez, bi plano baizik: jende normalaren planoa eta ikusiezinena. Gainekoena eta azpikoena. ELAn (ere) bezalatsu, alegia.

  4. unaionederra 1:39 pm apirila 3, 2016 Reply

    Aupa Aiala! Zuk diozun moduan, twitterren ere pare batek esan didate halakoak gertatu zaizkiela. Iruditzen zaigu guk ezagutzen dugun mundua mundu guztiak ezagutzen duela, eta ez da horrela. Torrealdaik esan zuen hori, baina nire baitan bizi ez dudan artea ez nintzen ohartu.
    Bi mundu, bi planeta, bi plano… Gainekoena eta azpikoena diozu etxezulo. NIre ustez gure mundua mundu handia, osoa, da. Beraiena mundu txikia, zati bat falta zaiona. Gurea unibertsala, beraiena partikularra. Gori bai, mundu txiki hori da hegemonikoa. Baita gurean ere. Baina hegemonikoa izateak ez du esan nahi hobea denik, agidanez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: