“Qué hay de lo mío”

Errenteriko-TAO

Argazkia Oarsoaldeako Hitzatik hartua

Errenteriako udalak TAO zerbitzua publifikatzea erabaki du. Albiste ona. Zerbitzu publikoak pribatuak baina hobeak, demokratikoagoak eta eraginkorragoak dira. Pribatizaziok, azpikontratazioak, zerbitzuen garestitzea dakar. Eta zerbitzua garestitzen ez duen kasuetan, langileen prekarizazioa.

TAO zerbitzua enpresa pribatu batek eman du Errenterian azken 25 urteotan. Horrek esan nahi du zerbitzu hori ematen pertsonak aritu direla, gizonak eta emakumeak, langileak. Eta hemen topatzen gara gakoarekin: publifikazioan zer gertatuko da langile horiekin? Bi aukera daude: udalak tokia ematen die publifikatuko duen zerbitzuan (zerbitzuan duten esperientzia kontuan hartuta) edo kalera doaz.

Dirudienez, Errenteriako udalak bigarren aukera hartu du, eta TAOko bederatzi langileak kalera doaz. Beraien artetik denbora gutxien daramanak 15 urte egin ditu lanean TAOn. Badaude hasiera hasieratik, 25 urtez beraz, bertan lan egin dutenak ere. 50 urte inguruko gizon eta emakumeak dira, batzuk urte gehixeago dituzte, beste batzuk gutxixeago. Hartu denbora tarte bat. Jarri zaitezte une batez haien azalean.
Langile hauek ez zuten aukeratu enpresa azpikontratatu batean lan egitea ideologiagatik. Langile hauek lanean hasi ziren Udalak azpikontratatutako enpresa pribatuan bizitzeko soldata behar zutelako. Soldata bat beren bizitza aurrera atera ahal izateko.

Baldintza kaskarrak zituzten hasieran. Sindikatuan antolatu, borrokatu, eta urteetan zehar lan baldintzak hobetzen joan dira. Zerbitzu azpikontratatua da, baina baldintza txukunak lortu dituzte urteekin,antolakuntza eta borrokari esker. Urteetan kolektiboa indartu egin da.

Urte hauetan guztietan Errenteriako udalarentzat, urtez urte, egunez egun, goiz eta arratsalde lanean ibili dira, enpresa pribatu batean, azpikontratatuak, baina zerbitzua udalari ematen. Gogoratu udalaren erabakia izan zela pertsona hauek langile publiko ez, baizik enpresa pribatuko soldatapeko izatea. Bada, orain, udalak zerbitzua publifikatuko duela, teorian zerbitzuak eta lan baldintzak hobetzeko, orain ez du langile hauekin kontatzen. Ez die aukerarik ematen orain arte pilatu duten esperientzia guztia udalaren zerbitzura erabiltzen jarraitzeko. Kalera doaz.

Kalera doaz, horrek sortzen duen beldur, ezegonkortasun, inpotentzia, amorru, haserre, ezintasun guztiarekin. Baina urte hauetan lortu duten indar kolektiboa ez da alperrik, eta ez dira burumakur, etsita geldituko. Borrokara jo dute, beraientzat irtenbidea baitagoelako. Beste herri batzuetan badaude adibideak. Borondate politikoa behar da: elkartu, bildu, eta irtenbidea bilatu.

Atzo 5 eguneko greba abiatu zuten. Manifestazioa egin zuten eta kartelak jarri zituzten kalean. Horren harira @birasuegi lagunak (Errenteriako udalean lan gatazka dagoenean arerio bihurtzen gara; arerio sano, esango nuke), txio hau bota zuen:

QueHayDeLoMio
Borroka batek ez ditu beste borroka batzuk estali behar. Badago lekua kartelak jartzeko batak bestea zapaldu gabe. Askotan, gainera, borroka horiek osagarriak dira. Beraz, argi dago kartel horiek ez zirela hor jarri behar. Izan ere, ELAk barkamena eskatu eta kartelak kendu zituen.

ELAtxioa

Dena den, @birasuegi-ren txio horretan pare bat gauzek deitu zidaten arreta:

1. Langile hauek seguru aski ez dira ibiliko egunerokoan borroka desberdinetan kalean. Langile hauek borrokan ari dira soldata behar dutelako, eta urte asko lanpostu berean egon ondoren oso adin txarrean (langabeziara joateko adin onik badago) kalera joateko arriskua dutelako.

2. “#quehaydelomio hutsa”. Borrokalarien eskala, efectivamente, que hay de lo miotik has daiteke. Langile borroka que hay de lo miotik hasten da. Sindikalismoa que hay de lo miotik abiatzen da, bizitzeko soldata behar duten langileen que hay de lo miotik que hay de lo nuestrora. Behin nolabaiteko segurtasuna daukanak borrokalari eskalan gora egin dezake… edo ez.

Kalera joan daitekeen langile batek bere lehen manifestazioa orduantxe egin dezake, bere ogibidea galtzear delako. Kalean lehen oihuak orduan bota ditzake. Orduantxe jar dezake bere lehen kartela kalean (toki desegokiren batean, agian).

Akaso, lehen aldiz egiten dituen gauza horiek guztiak bere lehen urratsa izango dira eraldaketaren alde abiatuko duen borrokan. Edo ez. Baina ez da horregatik gutxietsi behar.

 

Advertisements

Tagged: , ,

3 thoughts on ““Qué hay de lo mío”

  1. “Qué hay de lo mío” | Murgil 11:58 am uztaila 18, 2017 Reply

    […] “Qué hay de lo mío” […]

  2. Ibon Ostolaza 8:08 pm uztaila 19, 2017 Reply

    BIkaina hausnarketa, eta oreka, zaila.
    Izan ere (eta zuk ere badakizu, Unai) pribatizatutako zerbitzuetan ehunka dira PSOEk batez ere, baina baita beste batzuk ere, entxufatutakoak (Ez diot, inondik ere, Errenteriako TAO ta garabia zerbitzuaren kasua denik, baina argazki orokorraz ari gara). Zer egin? Pribatizatzen denean entxufatzeko tresnak taxutu ez eta gero, behingoz berpublifikazioa/errebersioa proposatzen duen gobernu duina dugunean (eta, garaiotan, ez da gutxi, onanismo politiko-sindikalean murgildurik ez bagaude ados egongo gara horretan), entxufatu horiei plaza publikoa eman?
    Gaur gaurkoz, esate baterako, Donostian FCCk dituen zerbitzuak publifikatzeko proposamenaren aurrean langile horien “eskubideak” lehenetsiz haiei plaza publiko edo parapublikoa emango balitzaie, hamarnaka PSOEko entxufaturi emango genioke ez legokiokeen plaza publikoa. Hori lapurreta zuritzea da.
    Nik badakit orohar ELAren jarrera ez datorrela lapurreta hori zuritzera, langile soilaren lanpostua defendatzera baizik. Ez da gutxiesteko jarrera. Beste batzuek sortutako arazoa iraultzeko ahaleginean sortzen diren kontraesanak dira, guztion artean ahal bezain txukunen konpondu beharrekoak. Esan gabe doa adin horrekin kalera doana makro-hausnarketak ez duela sartzear den putzutik aterako.
    Baina batzuek ososososo nekatuta gaude enpresa para publiko eta kontratetan dagoen lapurreta politiko-sindikalaz (y hasta ahí puedo leer, en público).Horien kasuan alderantzizkoa da hausnarketa: Urte gehiegiz ordaindu dute hipoteka merezi ez zuten soldata jasota.
    Eta arazo horri ezin zaio izkin egin. Lapurreta eteteko unea da, eta hori ere guztion ardura da.

    • unaionederra 8:44 pm uztaila 19, 2017 Reply

      Gai korapilatsua da, bai. Erantzun sinplerik ez duena. Guk normalean publifikazioa subrogazioarekin babestu izan dugu, iruditzen zaigulako urteetan zerbitzu batean lan egin dutenak egokienak direla zerbitzu publifikatuan zerbitzua emateko eta iruditzen zaigulako ezin direla izan garai batean agintean zeudenek hartutako erabaki txarren pagaburuak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: