Ikastolako guraso erdaldunak kexu dira

euskarazBiziNahiDutOstiral arratsetan edozer gerta daiteke lan aste osoko nekea eta garagardoak nahasten direnean. Normalean txikikeriez jarduten dugu, azaleko kontuez, baina egun hartan udazkeneko hego haizeak eraginda-edo, ez baitzen ilargi beterik, guraso erdaldun batek bota zuen bere ahotik inoiz entzutea espero ez nuena.

Euskararen egoera gure ikastolan dramatikoa da, tragedia bat, hobe esanda. Ni 73koa naiz. Alaba ikastolan hasi zenean uste nuen bere ikaskideen guraso gehienak euskaldunak izango zirela, frankismoa bizi gabekoak izango zirela ziurtzat hartuta. Bada, ez. Frankismoa bizi gabekoak ziren, bai, baina gehienak erdaldunak. 2 urteko gelan, 3 urteko gelan, ume gehienek gaztelaniaz egiten zuten. Pentsa, hortik aurrera. Gurasoen artean dena gaztelaniaz. Taldeko bilerak bi hizkuntzetan baina beti gaztelania gailentzen.

Semea hasi zenean zorte hobea izan genuen. Baina hirugarrenarekin berriro erdal giroa nagusi.

Jakina, nik ohiko faseak pasa ditut kontu honekin. Hasieran Santxo Indartsua nintzen. Bilera bakoitzaren ondoren ohartxoa idazten nuen, bakarkako bileretan gaia ateratzen nuen, seme-alabei eta beren lagunei euskaraz egiteko esan…

Gero Santxo Jakituna izatera pasa nintzen. Proposamen hausnartuagoak eta arazoa konpontzeko eraginkorragoak izan zitezkeenak  eginez. Esaterako, gela batean guraso euskaldunen haurrak jartzea eta bestean gainerakoak. Baina ez, hori diskriminatzailea omen, horrela erdaldunek ez dutela euskaraz ikasiko… Niretzat, ordea, hori da haurrek euskaraz egin dezaten aukerarik onena (baina ez bermea!). Oroitzen dut irakasle bati bilera batean  esan niona: nik euskara kontuarekin amore ematen dut. “Ez esan hori! Guk amore ematen badugu, akabo!”.

Berranduago entzun nuen orduz kanpoko eskolak jarri nahi zituztela ikasleentzat ikastolan, euskaltegi moduko bat, EGA ateratzeko. Hor, jada, Santxo Panza modura pasa nintzen.

Eta esango didazue, “bada, Santxo Panzak ez luke euskararen egoera larriaren inguruko testurik idatziko. Oraindik Santxo Jakitunaren eta Santxo Indartsuaren hondarrak gelditzen zaizkizu!”.

Ez dakit. Gauza da hego haizez eta garagardoz zipriztindutako ostiral hartan inoiz espero ez nuena entzun nuela: “yo le apunté a mi hijo a la ikastola para que aprendiera euskera, y no sabe hablar. Si llego a saberlo lo llevo a…”.

Advertisements

Tagged: ,

One thought on “Ikastolako guraso erdaldunak kexu dira

  1. […] Ikastolako guraso erdaldunak kexu dira […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: