Monthly Archives: abendua 2011

Egun motela

Hunkituta jaiki naiz gaur. Agian atzoko txistorra eta zerbezek badute zeresana. Baita lagunekin trukatu hitz, besarkada eta barreek. Sentimendu horretan gustura, gehiago murgildu asmoz, apaleko poema liburu batera jo dut aspaldi irakurria nuen olerki baten bila:

Si la nota dijese:/una nota no hace melodía,/no habría sinfonía./Si la palabra dijese:/una palabra no puede hacer una página,/ no habría libro./ Si el grano de trigo dijese:/ un grano de trigo no puede sembrar/un campo, no habría cosecha./ Si la persona dijese:/un gesto de amor no puede salvar/a la humanidad,/ nunca habría justicia, ni paz, ni dignidad,/ni felicidad, sobre la tierra.

Eta umeen harropa tolesten nuen bitartean Benitoren Hitaz Oroit entzun dut; ordenagailua piztu eta idaztera eraman nauen azken bulkada:

Ama nola zure belaunetan nindadukazun denboran/utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan;/ene bihotzak zer senti duen nahi baiderautzut erran,/zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan.

Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun,/eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun;/biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun,/berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun.

Adierazi zerautanean odolak bere mintzoa,/ berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa;/ bai ta zure bularretik hartu esne on haren gozoa,/orduz geroztik zure naukan ene izaite osoa.

Batzuetan malenkonia heldu eta atseginez hartzen da. Gaurkoa halakoxea dator, egun lanbrotsu makenkoniaz betea. Egun motela.

Advertisements

Murgil

Euskal Herriko atlasean ongi begiratuz gero, bada herri bat Gorbearen magalean, itsasotik urrun egonda ere, saregileak erakartzen dituena. Aspaldiko tradizio omen, garai batean itsasoa bertaraino iristen zenaren seinale; baina egun, nagusiaren etxea baizik ez da gelditzen. Eta lurrintxo bat, kresala izan daiteke.

Makailaua Ternuan, Hegalaburra Somalian eta Bakalhaua Murgian, hala esaten zen aspaldian. Eta oraindik kainaberakin gerturatzen da jendea, Bakalhau hori zer den jakiteko irrika bizian. Baina hara miraria: sartzean Nagusian, beraiek dira arrantzatuak sarearen bihurrian.

Sarearen parte bihurtu, eta orain sare. Saregile, sare eragile. Komunitate eta meta-komunitate. Matxin atze, atalase, Expo La Dora, zer demontre! Zer ote? Arrantzale, itsas lapur ala jendilaje? Ez, ez, ez. 12 apostolu. Giza arrantzale, langile klase.  Sare banatu, antolatu, borrokatu. Neska mutil, mugi, murgil, eta  ez laga nagusia trankil!

 

Hello world!

Welcome to WordPress.com. After you read this, you should delete and write your own post, with a new title above. Or hit Add New on the left (of the admin dashboard) to start a fresh post.

Here are some suggestions for your first post.

  1. You can find new ideas for what to blog about by reading the Daily Post.
  2. Add PressThis to your browser. It creates a new blog post for you about any interesting  page you read on the web.
  3. Make some changes to this page, and then hit preview on the right. You can always preview any post or edit it before you share it to the world.