Monthly Archives: otsaila 2013

Eragile sozial eta sindikalen gunea: zaindu eta elikatu beharreko altxorra

Krisia ondorio larri ugari uzten ari da, baina aukerak ere zabaltzen ditu. Orain arte ezagutu dugun errealitatea ez da itzuliko, hori onartu behar dugu. Atzo Oiartzunen egindako hitzaldi batean esaten zen bezala, dolua pasatu behar dugu.

Doluak bost fase ditu (Elisabeth Kubler-Gross-en teoriaren arabera: ukazio, haserrea, negoziazio faltsua, depresioa, onarpena. Baina ez onarpen fatalista, baizik eta errealitateari aurrez aurre begiratuta erronka geure gainean hartu.

Kapitalismoak bere errezetak ezartzen ditu, beraiei komeni zaien emaitzak lortzeko. Oraingoz irabazten ari dira, horregatik gaude geroz eta okerrago. Ez dugu indar-harreman nahikorik beraiek agintzen dutena gelditzeko.

Baina krisiak aukerak zabaldu dituela esan dut. Eta halaxe da. Kapitaslimoaren errezetek geroz eta jende gehiago izorratzen dute. Zer esan nahi dut, zenbat eta okerrago hobe dela guretzat? Ez. Esan nahi dudana da bizi dugun trantsizio honetatik etorriko den gizartea izorratuok eraiki dezakegula, erresistentziatik haratago joanez. 2007ra itzuli nahi ez dugunak, eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa nahi dugunak agenda propioa adosten, sortzen joan gaitezke. Horregatik poztu ninduen horrenbeste orain urte bete inguru eragile sozial eta sindikalen artean abian jarri zen guneak.

Hasiera batean erasoei aurre egiteko horma izatetik komeni da agenda propioa izatera pasatzea, apurka apurka, zailtasunak zailtasun, eta halako prozesuek denbora luzea behar dutela jakinda. Esparru desberdinetan alternatibak eraikitzen gabiltzanak, ideiak eta proposamenak amankomunean jarrita, mobilizaio prozesua indartzen joatea ezinbestekoa da krisiak sortuko dituen hutsuneak alternatiba sozial justuago batekin betetzen joateko.

Agintera heltzen dena heltzen dela zailtasun izugarriak izango ditu komeni zaizkigun alternatiba politikoak abian jartzeko. Guk, eragile sozial eta sindikalek, behartu behar ditugu kalean. Horregatik du horrenbesteko garrantzia martxoaren 16an Bilbon egingo den manifestazioak, herri mobilizazioa bultzatuko duen eragile sozial eta sindikalen gunea elikatzen eta garatzen joateko hurrengo urratsa baita.

Alternatiba irabazteko ahaldundu

“Urrea esan eta urria eman”. Esaera zaharren kutxa egiaz gainezka dago, baina ez beti zentzu bereko esanahiz. Ez alferrik, egia kontraesanez josita egoten baita: zure egia, nirea, gurea… Hau berriro agerian geratzen da Nicolas Sarkozyk berak bota zuen esaldi bat gogora ekartzean; pairatzen dugun krisiaren hasieran esan zuenez, “kapitalismoa birsortu beharra dago”. Orduan arazo gisa ikusten ziren finantzen desarautzea eta paradisu fiskalak, eta ekonomian esku-hartze publikoa berreskuratzea ezinbestekoa omen zen… haizeak eraman zituen hitzok.
Ordutik hona bost greba orokor egin ditugu, hain zuzen ez erabakiak jite hartakoak direlako, erabat kontrakoak baizik. Betidanik inposatu nahi izan dizkiguten erabakiak hartzen ari dira; erabaki horiek are gehiago botere ekonomikoaren mesederako dira; duela urte batzuk ez ziren halakorik egitera ausartuko. “Shock doktrina” ari dira ezartzen. Demokrazia erabilgarria da eurentzat etekina ateratzeko aukera ematen badie; hala ez denean, baztertu egiten dute. Nork bere klasearen interesak defenditzen ditu, eta indar-korrelazioa da erabakigarria.
Desobedientzia sindikala
Krisiaren aitzakiaz hartutako erabakien artean langile-klaseari kalterik handiena lege laboralen eta negoziazio kolektiboaren erreformak ekarriko dio. Erreformaren helburua, soldatak eta lan-baldintzak okertzea, patroiarentzat esplotatzea eta etekin handiagoa ateratzea errazagoa izan dadin. Orain arte hitzarmen probintzialek gutxieneko betebeharra ezartzen zien enpresarioei, baina legea aldatuta, erabateko askatasuna daukate lan-baldintzak hitzarmen estatalaren parera murrizteko (halako hitzarmenik balego); honek batez beste esan nahi du %20 soldata gutxiago eta %20 lanordu gehiago. Sektoreko hitzarmen estatalik ez badago, Langileen Estatutu hutsa aplikatuko da. Esklabutzaren garaietara itzultzen gara.
Zapateroren erreformaren aurka greba orokor bat egin genuen, eta beste bat Raxoiren erreformaren aurka. Baina legea aurrera atera eta dagoeneko aplikatzen ari dira. Hartara, bi aukera ditugu:
1. Ez daukagu legea indargabetzeko adina indarrik. Ezin da ezer egin, patronalak graziaz zerbaitetan amore ematen ez badu. Hots, langile-klaseak bere subiranotasunari uko egin eta patronalari uzten dio erabakitzeko eskubidea (honez gero bere esku dagoena).
2. Enpresa bakoitzean, antolatu eta borrokara joaz gero, lor daiteke erreforma ez aplikatzea. Langile-klaseak bere boterearen kontzientzia hartzen du, erabakitzeko eskubidea bereganatu eta desobedientzia egintza bat egitea hautatzen du: “erreforma laborala ez da enpresa honetan sartuko”.
ELAn bigarren aukera hautatu dugu. Enpresaz enpresa joatea erabaki dugu, jokoan zer dagoen azalduaz, langileen kontzientzia piztuaz: antolatu, afiliatu eta borrokatuz gero, erreforma beren enpresan ez aplikatzea lor daiteke. Hori egiteko boterea badaukagu; kontzientzia hartu eta lanari ekin behar zaio. Ez dago hau egitea ezinezko den enpresa, ez lantokirik. Oso zaila, konplexua eta nekagarria da… baina hori da bide bakarra. Eta hala ari gara berresten lorpen hori erdietsi dugun enpresetan.
Zenbait enpresetan, jendea antolatuta eta afiliatuta dagoela, greba egiteko mehatxua nahikoa da enpresarioak erreforma laborala ez aplikatzea bermatzen duen hitzarmena sina dezan. Baina hauek oso kasu bakanak dira. Gehienetan greba luzeak behar dira erreforma geldiarazteko. Demanen hiru hileko greba eta enpresa-batzorde mordo baten elkartasuna behar izan ziren lortzeko. Izan ere, botereari aurre egitea eta desobeditzea erabakitzen duen jendeak bere inguruan babesa eta solidaritatea izaten du, eta borrokarako ahalmen hori zabaltzen du. Enpresa bateko langileen desobedientzia eskualdean zehar hedatu egiten da, beste enpresa batzutara jauzi egiten du.
Hala gertatu zen Atarrabiako Newark San Andres paper-fabrikan zein Laudioko Guardianen. Greba garaian beharginak akanpatuta egon ziren lantegi ondoan gau eta egun, eta babesa, argia, berotasuna, edari zein jatekoak jaso zituzten herriko jendearen, udalaren, tabernarien edo supermerkatuen aldetik. Urnietako Demaneko langileen borrokarekin enpresa-batzorde ugarik bat egin zuen. Eta Bilboko Zabalguneko parkingeko zazpi langileek gauza bera diote; egunero, auzoko jendeak animatu egiten zituen. Baina gainera, borroka egin ahala kolektiboa indartu egiten da, adiskidetasuna pizten da, taldea batu egiten da, eta antolatzeak eta afiliatzeak ematen duen boterearen kontzientzia hartzen da. “Borrokatuz gero, gal dezakegu, baina borrokatu ezean, galduta gaude” diote Ariznabarrako langileek (Gasteiz); hauen greba ia hiru urtez luzatu zen. (Borroka hauen eta antzekoen kontakizunak hemen dituzu nahi izanez gero)
Kasu hauetan, eta beste batzutan, erreforma laborala geldiaraztea lortu da. Gero eta langile gehiagok, gero eta enpresa gehiagotan, esan du “hemen erreforma ez da aplikatuko”, eta horren arabera jokatzea erabaki du, edozein dela ere ondorioa. Hau da gure erantzukizuna sindikatu garen aldetik: langile-klasea azpiratzeko eta pobretzeko egin duten legeari aurre egitea, eta borroka hori enpresetan gauza dadin lortzea.
Desobedientzia instituzionala
Langile publikoei ere etengabe eraso egiten diete beren baldintzak okertzeko, krisiaren aitzakiaz bata bestearen atzetik datozen murrizketekin. Kasu honetan ere langileek borrokatu beharra daukate, esaterako udal batek, aldundi batek, gobernu foralak edo autonomikoak Gabonetako ordainsaria ken ez dezan. Ezin da kontu hori gobernu baten borondate onaren edo gaitasunaren mende utzi.
Baina erakundeak, defizitaren kontrola eta aurrekontuen murrizketa medio, gizarte guztia pobretzen ari dira. Gehiengoaren bizi-baldintzak kaltetzen dituzte, gutxi batzuren mesedetan. Hain zuzen, sindikatu gisa, gizarte-mugimenduekin grebak eta protestak antolatu ditugu, erakundeak goitik agintzen zaiena ez betetzera behartzeko.  Oraingoz horretarako ez dugu kalean nahikoa indar biltzerik iritsi, baina indarra gero eta handiagoa da.
Haatik, gauza bat argi ikusten dugu: alderdi edo koalizio batek, gizartea zanpatzen ari diren politika hauentzako alternatiba bat nahi badu, boterera iristekotan aukera bakarra du, Madrildik eta Europatik inposatzen diren legeak ez obeditzea. Ez dago beste biderik. Desobedientzia hautatuz gero, langile jendearen babes handia izango du: beste enpresetan borrokan eta desobeditzen ari den jendea; immigranteen sarekadei aurre egiten diena; AHTa, fracking proiektuak edota Pasaiako kanpo-portua geldiarazi nahi duena; etxegabetzeen, emakumeen hilketen nahiz presoen egoeraren kontra diharduena… Instituzio batek Madrildik eta Europatik datozen lege injustuak ez obeditzea erabakitzen badu herritarrei arnasa emango die aldaketaren aldeko lehian; borrokara erakarriko ditu, alternatibaren pedagogia egingo du, zerutik etorriko ez den alternatiba, borrokatuz eta kaleetan mobilizatuz irabaziko dugun alternatiba.
Hau guztia ez da bapateko asmakizuna; zerbaitegatik aipatzen dugu, enpresetako eguneroko borroka esperientzietan hori bizi eta sentitzen baitugu. Borrokak berak kontzientzia handiagoa eta indar kolektibo areagotua ematen du. Eta enpresetan borrokan dagoen jendeak bat egingo du gauza bera egiten duen erakundeekin.
Noski, bide horretatik joateko aliantzak egin eta estrategia bat marraztu behar da, eta antza hori ez dago gaurko agenda instituzionalean.

Irabazten ari denaren harropuzkeria: “ongi egina”

Ez dakit irakurri duzun Garak gaur ekarri duen berria. Hemen daukazu nahi izanez gero: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130208/386868/es/Angulas-bolsillo-publico-para-celebrar-credito-incineradora

Albistea Amstrong txirrindulariaren aitorpenaren antzekoa da: guztiok nolabait bagenekiena baieztatzen du. Horrek ez dio kontuari larritasunik kentzen, jakina. Baina neoliberalismoaren nagusigoak ematen duen harropuzkeriaz eliteek lotsik gabe hitz egiten dute. Katamalorik ez dute behar jada.

Begira bestela Markel Olanok berri honen inguruan twitterren esan duena:

“BEIren finantzaketa klabea izan da Gipuzkoan. BEIko arduradunak ekarri ta bazkaltzera eraman genituela jatetxe on batera? Ongi egina.”

Hau irakurrita pentsatzen duzu: alderantziz izan beharko luke eta! Bankuek ordaindu beharko ligukete guri otordua!

Zertaz bizi dira bankuak? Maileguak emateaz. Kotxe saltzaile batek bezero bat, anguletara gonbidatzea  kotxea erosi duelako, tira, ulergarria izan daiteke; xerra erosteagatik patata kiloa opari. Baina Kotxea erosi duenak saltzailea gonbidatzea… arraro xamarra egiten da, ezta? Baina bada hori ulertzeko modu bat:  erosleak berea ez den diruarekin ordaindu ditu angulak. Besteen diruarekin dena merke!

Horixe da gure kasua: angula guk ordaindu dizkiogu BEI eta konpainiari.

Ezjakina izan ni, ordea, eta BEI hori zer den jakiteko interneten begiratu dut: Banco Europeo de Inversiones. Propiedad de los 27 países de la UE. Trabaja sin animo de lucro (detaile polita). Pide prestado dinero en los mercados de capital (Banku pribatuentzat negozioa), y se presta en condiciones favorables a proyectos acordes con los objetivos políticos de la UE (Europako elitearen intereserako proiektuak).

BEI honek dirua Banku Pribatuei hartzen die maileguan auskalo zer interesetan, eta gero, adibidez, Gipuzkoako Aldundiari mailegatzen dio interes baxuagoetara. Kate honetan nork irabazten du?

Gipuzkoako Aldundiak txintxo-txintxo ordainduko dio BEIri, zorra eta interesa. Hau da, guk, langileok, gure poltsikotik ordainduko dugu (zergak guk bakarrik ordaintzen baititugu). Baina BEI ez da aberastuko horrekin.

BEIk suposatzen dut txintxo-txintxo ordainduko diela Banku Pribatuei zorra gehi interesak. Kasu honetan Banku Pribatuak bai aberasten dira. Baina,  zor eta interes horiek ordaintzeko nondik ateratzen du dirua BEIk? Hanka sartzeko arrisku handiegirik gabe esango nuke diru hori Europako langileok ordaintzen dugula.

Kate honetan behin eta birritan gure poltsikoko diruarekin ordaintzen dugu. Eta nora doa gure diru hori? Banku Pribatuen mozkinetara, eta Goikoei interesatzen zaizkien azpiegituretara. Gauza ezin hobeto antolatua dago.

Baina hori ez da guztia. Jokaldi bikaina borobiltzeko otordu fin eta dotore bat, hau ere, gure kontura! Ez al dira gure muturretan barrez ari? Txanpain kopekin topa egitean ez al ziren gutaz trufatzen ibiliko? Nik hala irudikatzen ditut.

Ongi egina, ezin hobe goiko klasearen ikuspegitik. Warren Buffetek esan zuen: “klase borroka badago, eta gu ari gara irabazten”. Bai horixe, Olano jauna, ongi egina.

Lehen murgilketa

Sardea erabiltzen da lehorrean
baina baten batek
baita itsaso sakonean

Sardea erabiltzen da lan egiteko
eta gorantz zutik jarrita
askatasuna amets
goikoen gehiegileriekin amaitzeko
baina baten batek
itsasoko botere absolutua segurtatzeko.

Ez al zizuten zuri, oh Eris, Neptunoren hiru hortz zorrotzek zauriz josi
botere zentralizatuarekin amaitu nahi izateagatik?
Kostalde guztian itsasargiak paraturik
botere deszentralizatuak ez zintuen bete, ere, Eris
ez al zintuen Neptunok bere erreinutik egotzi
etengabe sare banatua eraiki nahi izateagatik?

Kizkitzako itsasargi
ez zaizu ta ikusten itsasotik
nork jarri zaitu kostaldetik hain urruti?

Kizkitzako itsasargi
Ez al zara zeu, Eris, izen kristaua harturik?
K horrek gidaturik zugandik hurbil
itsasoan bilatzen zenuen hori
lehorrean lor dezagun
emaiguzu argi.

Oso ona Xabier Anzaren hausnarketa hau garai kritiko hauetan kokatu eta etorkizuna eraikitzen hasteko

de re publica

Esta vez escribo rápido. Urge compartir…

No me gusta el pensamiento conspirativo, entendiendo por tal la referencia a alianzas secretas con propósitos más o menos retorcidos de poner patas arriba un determinado orden establecido. No me gusta y lo combato normalmente, incluso con vehemencia. Siempre defiendo que los procesos sociales y políticos, así como los agentes, actúan normalmente de manera eminentemente coherente y más bien transparente, sin perjuicio de que todo el mundo tenga algunas vergüenzas que esconder. Todos los partidos, sindicatos, movimientos sociales, patronales, iglesias, gobiernos… son, una vez conocidos, antes que nada predecibles.

Lo creo pero debo confesar que lo de Bárcenas no me cuadra y estoy a punto de tragarme mis principios. No me cuadra que Rubalcaba pida la dimisión de Rajoy en vez de pedir elecciones, que sería lo propio. No me cuadra que Prisa, uno de los pilares del régimen impuesto en la postransición española…

View original post 1.495 more words